Aski jakina da egungo hezkuntza sistemak ez dituela ikasleon beharrak asetzen eta gure ikas baldintzei dagokionez etengabeko zapalkuntzak jasan behar ditugula: Euskararen egoera prekarioa, genero perspektiba zapaltzailea, eduki arrotzak, tasa altuak…

Egoera honen analisi sakon bat egitera bidean kanpus eta herrialde ezberdinetako ikasle mugimenduek prozesu parte hartzaileak abiatu dituzte. Aurreko astean aurkeztu ziren EAEko kanpus guztietan prozesuok, leku bakoitzeko ikasle mugimenduak bultzaturik.  Nafarroan unibertsitateko eta institutuetako ikasleek deialdi bateratua egitea erabaki zuten, bertako baldintza politiko ezberdinak direla medio.Sin título

Galdeketa bitartez burutuko da prozesua, eta ikasleria osoari helaraziko zaio. Tokian tokiko ikasle mugimenduek (LIM, Ikasleon Hitza, Jaikialdia, Buia…) lokalera egokitutako galdetegiak garatu dituzte bertatik ondorio batzuk ateratzera zuzendurik. Galdera horien bitartez errealitatea aztertu nahi dute, ikasleok pairatzen ditugun egoeren analisi zehatza egin eta bertatik ondorio batzuk atera. Ondorio horiek lokalak zein nazionalak izango dira eta prozesu parte hartzailea hilabete honetan burutuko den arren, hau ez da hemen geratzen. Etorkizun hurbilean ondorio horiek plazaratu eta ikas baldintza duinak aldarrikatuko ditugu ikasleok!Hezkuntza sistema arrotza apurtu eta ikas baldintza duinak eraiki!

ALBISTEAK

Nafarroa

BilboUni

Leioa

Gasteiz

Ibaeta

 

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa