Azaroaren 17an, ikasleon nazioarteko egunean, Forum To Fight aurkeztu dugu Euskal Herrian. Helburu nagusia hezkuntzan jasotzen ari garen eraso neoliberal, patriarkar eta inperialistei aurre egiteko europan koordinatzea da. ‘Educación del pueblo #ParaLosPueblos’ plataformak deitu du 2016ko otsailaren 26, 27 eta 28an Aiaraldean izango den europako ikasle foro hau. Informazio guztia biltzeko eta hedatzeko web orria jarri da martxan eta kontuak zabaldu dira sare sozialetan

Forumtofight.org | TwitterFacebook
 

 

Oharra:

Espainiar Estatuak zapaltzen dituen nazioetako ikasle antolakundeok deialdi berria egin dugu elkarrekin, Europa mailako ikasleon ahotsak batu eta mezu irmoa helarazteko, bai Europar Batasunari, zein Europako jendarteari ere.

Izan ere, Bologna prozesuak bide argia utzi zuen zabalik: Europako unibertsitate publikoak gero eta pribatuago bihurtzea, horretarako tasen igoera gauzatuz, eduki akademikoak murriztuz, unibertsitateetako organoetan interes pribatuak gailenduz, eta abar luze bat. Bologna hurbiltzen ari zen garai hartan ere, Europako ikasleok gure ahotsak batu eta hainbat ekimen egin genituen elkarrekin: nazioarteko foroak eta protesta bateratuak antolatu genituen besteak beste, eta ikasle manifestu bat ere sinatu genuen, 2006an Bakaikun egin zen ikasle foroan, hain zuzen.

Gaur egun ere argi ikusten ari gara Bolognak zabaldutako bideari jarraitu nahian dabiltzala Europar Batasuna zein bertako kide diren gobernuak ere. Horren adibide argia da EU2015, Europatik datozen aginduen aitzakiapean Espainiar Estatuak unibertsitateetan aplikatu nahi duen erreforma berria. EU2015 izena Espainiar Estatuan bakarrik jarri bazaio ere, ikusten ari gara nola Europako herri guztietan neurri berberak hartzen ari diren: 3+2 sistema, unibertsitateetako organoetan indar pribatuen nagusitzea, etab. Funtsean, unibertsitateak eraldatzea, zerbitzu publikoa izateari utzi eta merkatuaren interesak aseko dituen langileria prekarioa sortzeko.

Hori guztia dela eta, Espainiar Estatuak zapaltzen dituen nazioetako ikasleok beharrizan argia ikusi dugu Europako ikasleon ahotsak batu eta denon arteko batasun irmoa eratzeko, jakin baitakigu elkartasunak indartsu egiten gaituela. Horrenbestez, Europako Ikasleon Foroa antolatuko dugula jakinarazi nahi dugu; 2016ko otsailaren 26, 27 eta 28an gauzatuko da, eta Euskal Herria izango du topaleku (Aiaraldea, zehazki).

Internazionalismoaz, ikasle boterea eraiki!

Gora Eskola Internazionalista!

argazki3

Argazki1

argazki2

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa