Gasteizko unibertsitatean talde internazionalista bat sortzeko asmotan dabiltza.  Asteartean, abenduak 1,  13:00etan Talde Internazionalistaren aurkezpena deitu dute Elurretan Gasteizeko ikasleek.

Gaurko hezkuntza globalizazioaren menpe dagoen tresna dela salatu nahi dute: edukiak ikasleen homogenizazioa dute helburu, enpresa kapitalistak dauzkagu unibertsitateko edozein izkinatan, ingelesa bihurtu nahi dute nazioartean elkar-komunikatzeko tresna bakarra, elitizazioak hezkuntza gutxi batzuen eskubide bilakatzen du…IMG-20151129-WA0021

Bi norakotako praktika internazionalistak burutu nahi dituzte, asko daukagulako emateko eta ikasteko ikasleok. Munduan zehar piztuak dauden borrokei oihartzuna zein elkartasun politikoa eskaintzeko eta gure herriko askapen mugimendua ezagutarazteko herrien arteko elkartasuna piztu behar dugu: ideologikoki borrokatuz, mobilizatuz eta elkartasun jarrerak garatuz. Inperialismoa eta globalizazioa garaituko baditugu herri borroken elkartasunaren bidez egingo dugu, beraz, has gaitezen hezkuntzan ere praktika internazionalistak burutzen!

Ez al daukazu nahikoa arrazoi borrokatzeko? Zatoz ikasle herrien mundua eraikitzera!

Etiketak: Araba, Unibertsitateak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa