Archive for abendua, 2015

Urte gogorrak datoz aurretik hezkuntzan eta aurtengoa ere horrelakoa izan da. Eliteen estrategiak sistema kapitalista-patriarkala birproduzitzeko bere horretan darrai erreforma forma hartuz. Baina ikasleok kalean jarraitzen dugu inposaketak apurtzeko prest, eta egunez egun hezigunez hezigune gurea eraikitzeko are eta prestuago. Topa egin dezagun beraz, emandako urrats eta 2016an datozkigun lubaki guztiengatik! ADI EGON eta prestatu martxoaren 17an ikasleok izango dugun aurtengo baterajotzerako! Laister informazio gehiago. URTE ZAHARRARI AGURRA, URTE BERRIARI   Read More ...

Etiketak: Info

Kartzelan ikasteko eskubidea oraindik bermatzen ez den honetan ikasle presoekiko elkartasun egunak izango dira Euskal Herriko heziguneetan abenduaren 17 eta 18a. Denak askatzea beharrezkoa da; eta preso dauden bitartean dispertsioarekin bukatzea, ikasteko eskubidea bermatzea eta orokorrean euskal preso politikoen salbuespen egoerarekin bukatzea. Horretarako, ezinbestekoa da gatazkaren muinera jo eta konponbidea lortzea, herri hau aske ez den bitartean ia ezinezkoa izango baita errepresaliatu politikorik ez izatea. Horren adibide da ate joka   Read More ...

NUP eta EHU unibertsitateetako Ikasle Abertzaleok kontseiluetako eta klaustroko hauteskundeei egin behar diegu aurre aste honetan bertan, EHUn abenduaren 10ean eta NUPen abenduaren 15ean. Antolakundetik inolako ezbairik gabe ikasleon boterearen eraikuntzarako apustua egiten badugu ere, eta nahiz Antolakundearentzat kontraesan bat suposatu dezakeen, gaur gure lan politikoa aurrera eramateko tresna hauen laguntzaz baliatzen gara: gure eguneroko jarduna aurrera eramateko behar ditugun baliabideak eskaintzen bai dizkigute. EHUko kasuetan kontseiluetara tokian tokiko ikasle   Read More ...

Euskal  Herrian, 2015eko abenduaren 6an [IRAKURKETA] 70.hamarkadaren amaieran, frankismoa bere mugara heltzen ari zela, herriaren mailan egoten jakin ez zuen ezker espainola espainiar burgesiarekin aliatu zen. Honela, klase, nazio eta genero zapalkuntzak gainditzeko gai ez zen eta frankismoaren oinarrien biziraupena bermatuko zuen trantsizio faltsu bat onartzeko aukera paregabea ikusi zuten sektore zapaltzaileek. Honetarako, trantsizio prozesua burokratizatuz, Estatu Espainolak zapaltzen dituen herrietatik aldendu eta herrien aurkako 1978ko konstituzioa inposatu zuten abenduaren   Read More ...

Etiketak: Info

Abenduak 3 izanaren harira, euskararen egunak hainbat ekintza eta ekimen ekarri ditu Euskal Herriko heziguneetara. Zoritxarrez, horietako gehienek ospatzeko baino aldarrikatzeko arrazoiak jarri dituzte mahai gainean, eta instituzioek euren aurpegia zuritzeko baliatu duten eguna, hausnarketarako eta borrokak azaleratzeko erabili du ikasle mugimenduak. Beste behin, hezkuntza sisteman euskarak duen gabezi egoeraren eta horrek ikasle euskaldunongan duen eraginaren ondorioz gure arazoak ikasgelatik atera eta aldarri publikoak egiteko beharra ikusi dugu. Horrela, tokian   Read More ...

Lizarrako  Ikasle Abertzaleakek atzo bi orduko paroia deitu zuten LOMCEren aurkako kontzientziazio fasearekin jarraitzeko asmoz. Paroia goizeko 10.25 eta 12:15 bitartean burutu zen eta  LOMCEren inguruko tailerra antolatu zuten paro orduetan. Tailerra euskaraz zein gaztelaniaz gauzatu zen eta  120 ikasle inguru gerturatzea lortu zuten. Ikasleek erantzun bikaina eman zuten, jakinminez beterik bertaratu ziren eta eztabaida sortzeaz gain galdera ugari egin zituzten lege zapaltzaile honen inguruko zalantzak argitzeko asmoz. Ondorio gisa, ikasle guztiek uste dute   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Nafarroa
  • Artxiboa