Lizarrako  Ikasle Abertzaleakek atzo bi orduko paroia deitu zuten LOMCEren aurkako kontzientziazio fasearekin jarraitzeko asmoz. Paroia goizeko 10.25 eta 12:15 bitartean burutu zen eta  LOMCEren inguruko tailerra antolatu zuten paro orduetan. Tailerra euskaraz zein gaztelaniaz gauzatu zen eta  120 ikasle inguru gerturatzea lortu zuten. Ikasleek erantzun bikaina eman zuten, jakinminez beterik bertaratu ziren eta eztabaida sortzeaz gain galdera ugari egin zituzten lege zapaltzaile honen inguruko zalantzak argitzeko asmoz. Ondorio gisa, ikasle guztiek uste dute desobedientzia bide bat izango dela eta gauzak aldatu nahi baditugu, ikasle mugimendu kolektiboa ezinbestekoa dela.

Hezkuntza eredu arrotzak zapaltzen gaituelako, hezkuntza eredu propioa eraikitzera bidean antolatzen jarraituko dugu.IA KARTELA

Euskal eskola nazionalaren bidean, ikasleok gure hezkuntza eraiki!

IMG-20151202-WA0003          IMG-20151202-WA0002               IMG-20151202-WA0005

Etiketak: Ertainak, Nafarroa

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa