Euskal  Herrian, 2015eko abenduaren 6an

[IRAKURKETA] 70.hamarkadaren amaieran, frankismoa bere mugara heltzen ari zela, herriaren mailan egoten jakin ez zuen ezker espainola espainiar burgesiarekin aliatu zen. Honela, klase, nazio eta genero zapalkuntzak gainditzeko gai ez zen eta frankismoaren oinarrien biziraupena bermatuko zuen trantsizio faltsu bat onartzeko aukera paregabea ikusi zuten sektore zapaltzaileek. Honetarako, trantsizio prozesua burokratizatuz, Estatu Espainolak zapaltzen dituen herrietatik aldendu eta herrien aurkako 1978ko konstituzioa inposatu zuten abenduaren 6an.

Urte batzuk beranduago, euskal burgesiak bere burua arriskuan ikusita, fartsa honetara atxikitzeko beharra ikusi zuen, eta Espainiar Estatuarekin harremanak sendotzeko hautua eginez, Nafarroako Foru Hobekuntza eta Gernikako Estatutua sinatu zuten, beste behin ere Euskal Herri Langilearen beharrei uko eginez. Honela, espainiar ezkerra sozialdemokraziaren amesgaiztoan kokatuz eta euskal burgesia autonomismoaren aldarrikapenetara bideratuz, Hego Euskal Herriaren errealitateari egokitzen ez zaion mapa autonomiko bat diseinatu zuten. Hortaz, Hego Euskal Herria zatikatuz eta gure herriaren nortasuna ukatuz, Euskal Herri Langilea kapitalismo patriarkarrera kondenatzea helburu duen konstituzio honetan Espainia bateraezinaren idabenduak 6_ (1)eia legeztatu  zen.

Hala ere, herri mugimendua eta nagusiki euskal ikasleria prozesu guzti honen faltsutasuna salatzen ibili ginen, eta marko juridiko- instituzionalak gustiz agortuak zeudela ikusita, Euskal Herria aske bat egikaritzeko balioko duen Hezkuntza Sistema Propio bat eraikitzeari ekiteko hautua hartu genuen. Beraz, eraldaketarako subjektua izango den ikasleria kritiko eta autokritikoa hezteari begira, ikasle mugimendua indartzearen konpromezua hartua dugu, eta prozesu herritar eta partehartzaileen bitartez, Euskal Herri Langilearen beharrei erantzungo dion hezkuntza sistema eraikitzeari ekin diogu.

Beraz, abenduaren 6an ez daukagunez ezer ospatzeko, ikasle mugimendua indartzen jarraitzeko eta gure helburu den Euskal Herri sozialista eta feminista egikaritzen hasteko baliatuko ditugun Herri Eskolak antolatu ditugu. Atzo Durangon antolatu genituen eta euskara, hezkuntza, feminismoa eta sozioekonomia bezalako gaiak jorratzeko aukera izan genuen, Ernai gazte antolakundeko kideekin elkar lanean.

Intsumitu dezagun gaur egungo sistema inposatua, urratsez urrats etorkizuneko Euskal Eskola Nazionala eraikiz!

Ikasle Abertzaleak

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa