NUP eta EHU unibertsitateetako Ikasle Abertzaleok kontseiluetako eta klaustroko hauteskundeei egin behar diegu aurre aste honetan bertan, EHUn abenduaren 10ean eta NUPen abenduaren 15ean. Antolakundetik inolako ezbairik gabe ikasleon boterearen eraikuntzarako apustua egiten badugu ere, eta nahiz Antolakundearentzat kontraesan bat suposatu dezakeen, gaur gure lan politikoa aurrera eramateko tresna hauen laguntzaz baliatzen gara: gure eguneroko jarduna aurrera eramateko behar ditugun baliabideak eskaintzen bai dizkigute.

EHUko kasuetan kontseiluetara tokian tokiko ikasle mugimenduarekin batera aurkezteko hautua egin dugu, hala egiteko aukera izan dugun guztietan behintzat. Gure proiektuak gauzatuko baditugu, ikasleria osoaren borrokaz lortuko ditugu, beraz, ezinbestekoa ikusten dugu EEN lortze bidean proiektuari ekarpenak egiten dizkion eta gure borroka indartzen duen edozein ikasleren, eragile nahiz norbanako izan, aktibazioa eta atxikimendua lortzea.

Jakina denez, Euskal Herriko ikasle mugimendua oso anitza da, eta horrek kontseiluko hauteskundeetan hainbat formatutan aurkeztera garamatza:

  • Gasteizen, ordea, kanpus osoko hainbat eragileren artean osatutako Jaikialdia! plataformarekin aurkeztuko gara fakultate guztietan.
  • Leioan, adibidez, fakultate bakoitzeko asanblada zein ikasle mugimenduko gainerako eragileekin  batera aurkeztuko gara: zientzietan ZIM bezala, GKZn Ikasle Batasuna (Madamak + Leiatik! + GKZko asanblada + IA)  bezala…
  • Ibaetan, ikasle mugimendua oraindik suspertze fase batean dagoenez IA bezala aurkeztuko gara kontseiluetara.
  •  Eta Bilbouniren kasuan Sarrikon soilik aurkeztuko gara.

EHUko klaustroa unibertsitateko erabaki gune nagusia izan beharko litzatekeen arren, gaur egun ez du inolako funtzio praktikorik betetzen. Zeukan erabakitzeko gaitasun guztia kendu diote, kontsultarako organo burokratiko soila bilakatuz. Gainera, bertan ikasleon presentzia hutsaren hurrengoa da eta guk esandakoari ez zaio inolako garrantzirik ematen. Beraz, klaustroa itxurakeria hutsa denez bertara ez aurkeztea erabaki dugu.

Eta Nafarroan zer?

  • Nafarroako kasuan bestelakoa da, unibertsitateak kontseilurik ez daukanez Ikasle Abertzaleak klaustrora aurkeztuko gara. NUPeko errealitatea aztertuz beharrezkoa ikusten dugu hauteskundeetara aurkeztea: eskaintzen dituen baliabideak ustiatzeko, informazio iturri gisa erabiltzeko eta instituzioen barrutik presioa egiteko. Hala ere, argi daukagu gure borroka espazioa kalean dagoela eta bertan jardunez eramango dugula gure proiektuak aurrera.

Jadanik aipatu dugun bezala, gure apustu nagusia ikasle boterearen eraikuntza izango da. Gaurko NUPeko eta EHUko instituzioen helburuak zeintzuk diren kontuan hartuz ez baitdiegu inolako baliorik ez zilegitasunik ematen, horregatik, ezinbestekoa ikusten dugu gure proiektuan aurrera pausuak emateko oinarrizko tresna izango diren ikasle erabakiguneak sortzea.

IKASLE BOTEREA ERAIKIZ, JO TA KE EUSKAL ESKOLA NAZIONALA LORTU ARTE!

 

Ibaeta

Ibaeta

IMG-20151207-WA0003

NUP

SarrikoHautesk2

SarrikO (bilbouni)

IMG-20151203-WA0008 (1)

ZIM (leioa)

IMG-20151201-WA0027

GKZ (leioa)

IMG-20151201-WA0028

GKZ (Leioa) 

hauteskundeak

Jaikialdia (gasteiz) 

ph-zuzenbide

Zuzenbide

herritarra-zuzenbide (1)

Zuzenbide

duina-hezkuntza (1)

Hezkuntza

duina-zuzenbide (1)

Zuzenbide               

askatzailea-hezkuntza

Hezkuntza              

euskalduna-zuzenbide (1)

Zuzenbide

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa