Kartzelan ikasteko eskubidea oraindik bermatzen ez den honetan ikasle presoekiko elkartasun egunak izango dira Euskal Herriko heziguneetan abenduaren 17 eta 18a. Denak askatzea beharrezkoa da; eta preso dauden bitartean dispertsioarekin bukatzea, ikasteko eskubidea bermatzea eta orokorrean euskal preso politikoen salbuespen egoerarekin bukatzea. Horretarako, ezinbestekoa da gatazkaren muinera jo eta konponbidea lortzea, herri hau aske ez den bitartean ia ezinezkoa izango baita errepresaliatu politikorik ez izatea. Horren adibide da ate joka dugun ikasle greba baten harira kartzelara sartzeko arriskua daukaten Iruñerriko ikasleen epaia.

400 ohe huts baino gehiago etxeetan. 400 aulki huts baino gehiago klaseetan. Iraultzaileok bizitza osoan zehar gara ikasle; baita Euskal Herriko eta munduko milaka preso eta iheslari ere. Borrokan hezitako iraultza haziak gara. Badira ikasle borrokalariak izateagatik errepresaliatuak izan direnak. Baina badira ere borrokatzeagatik preso hartu eta horregatik kartzelan ikasle bilakatu direnak. Haiek borrokatutako helburua lortu eta denak askatu arte etenik ez!

Preso, iheslari, kamarada, zutaz harro! Argi utzi dezagun heziguneetan zein Euskal Herriko kaleetan, baita urtarrilaren 9ko deialdietan ere, ikasleok ere Euskal Herria itotzen duten barroteak apurtuko ditugula!

Kartel orokorra eta mutua:

OrokorraMutua

Hainbat egitarau:

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa