Archive for urtarrila, 2016

Apurtzeko eraiki, eraikitzeko apurtu. Aldarrikapen honekin hasi genuen ikasturtea ikasle iraultzaileok. Izan ere, Euskal Herri Langilearen, zapalduon eta gure askapenaren mesedera egongo den hezkuntza eredua eraiki ahal izateko ezinbestekoa dugu LOMCE, EU2015, 3+2 edota frantziar gobernuak Ipar Euskal Herriko eskoletan inposatzen duen eredu arrotza apurtu eta indargabe uztea. Ez hori bakarrik, egungo hezkuntza eredua ere apurtzea beharrezkoa da: nazio bezala ukatzen gaituena, guztiok euskalduntzeko balio ez duena, genero dikotomikoetan hezi   Read More ...

Herri gisa LOMCE eta HEZIBERRIren 3. eta 6. mailako azterketa inposatuei planto egitera deitu du Hezkuntza Plataformen Topaguneak. Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua interpelatu ditu Topaguneak inposatutako LOMCE legea behingoz gelditu dezaten. Gobernuek pausoa eman ezean planto tinko eta orokortua bultzatzen jarraituko dugu ikasle, guraso eta irakasleok. HPTren oharra · Albistea Berrian · Albistea Naizen

IMC TV Bekir eta Mehmet Dursan kateko kazetariek argitu dute kasua: “ez da enfrentamendu bat izan, sarraski bat izan da; odol hotzean eginiko erailketak.” Turkiako indar polizialak 12 ikasle kurdu erail ditu Edremiten (Wan). 12 ikasle elurretan botata eta polizia turkoa, goitik behera armaturik, haien inguruan. Turkiako gobernuak zabaldutako irudiei erantzun die PKK eta tropa turkoen arteko enfrentamendu armatu baten emaitza izan dela esanez. Hortik gutxira gobernuaren bertsioa deseraikitzen joan   Read More ...

  • Artxiboa