CYgjVCkWEAA--eZ.jpg_largeIMC TV Bekir eta Mehmet Dursan kateko kazetariek argitu dute kasua: “ez da enfrentamendu bat izan, sarraski bat izan da; odol hotzean eginiko erailketak.”

Turkiako indar polizialak 12 ikasle kurdu erail ditu Edremiten (Wan). 12 ikasle elurretan botata eta polizia turkoa, goitik behera armaturik, haien inguruan. Turkiako gobernuak zabaldutako irudiei erantzun die PKK eta tropa turkoen arteko enfrentamendu armatu baten emaitza izan dela esanez. Hortik gutxira gobernuaren bertsioa deseraikitzen joan da.

Hildako ikasle batzuek tiroak buruan dituzte, ilaran erail dituzte, kaleko arropa zeramaten eta ez PKK (HPG)ren uniformea… Askotan, turkiako poliziak horrelako sarraskiak burutzean armak uzten dituzte gorpuen alboan. Oraingoan pertsona baten alboan utzi dituzte. Adinez txikikoak diren ikasleak daude eraildakoen artean.

Kasua argitu duten kazetariak turkiako poliziak atxilotu ditu.

Ikasle elkartasun internazionalista Euskal Herritik! Biji Kurdistan!

Europa mailako Forum To Fight ikasle foroan europan dauden ikasle kurduen YXK antolakundeko delegazioa izango dugu Laudion.

2013. urtean ohar hau helarazi zigun YXK antolakundeak eta iaz ohar hau plazaratu genuen Herri Kurduaren Elkartasun Ekimenarekin.

Iturria: Kurdiskat

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa