Archive for otsaila, 2016

Otsailaren 26, 27 eta 28an Europako 24 ikasle antolakundetako 230 ikasle batu gara Laudion (Araba, Euskal Herria) Forum To Fight ikasle foroan. Hura espainiar estatuko nazio zapalduetako “Educación del pueblo, para los pueblos” ikasle plataformak antolatu du, Ikasle Abertzaleak antolakundea anfitrioi geografikoaren papera izanda. Europako ikasle mugimenduaren borrokak norabidetzearen bidean jarritako helburuak bete dira antikapitalismoa, feminismoa eta autoderterminazio eskubidea oinarri: Europako ikasle mugimenduko belaunaldi honen ezagutza eta esperientzia trukaketarako balio   Read More ...

Etiketak: Info

Gasteizko kanpuseko ikasleek aste honetan zehar burutu duten herri unibertsitatea baloratu dute, hona hemen haien oharra: Lehenik eta behin, esan beharra daukagu oraindik parte-hartzaile eta antolatzaile guztien arteko balorazioa egitear dugula, beraz, testu honetan esposaturikoa oraindik ere beroan eginiko kronika labur bat da, balorazio sakonago baten aurretik. Astelehenetik ostegunera bitarte burutu da herri unibertsitatea, non egun bakoitzak zein era berean guztiek logika progresibo bati erantzun dioten. Astelehenean fakultateka egun ikasgai   Read More ...

Etiketak: Info, Unibertsitateak

Entzun, idatzi eta kopiatu. EU2015, Bolonia…Inposaturiko sistema arrotz honek izen desberdinak hartu ditu, bere izena eta kanpoko itxura aldatzen saiatu da, muinean berdina izaten jarraitzen duen arren.  Aspaldi ohartu ginen ikasleok sistema honek ez duela benetako jakintza sortzen. Eduki hutsez beteriko ikasle akritikoak sortzeko sistema baten baitan murgilduta gaudela ere aspaldi antzeman genuen. Orduantxe sortu zen Herri Unibertsitatea, orduantxe erabaki genuen aski dela, herritik eta herriarentzat izango den hezkuntza eredua   Read More ...

Etiketak: Unibertsitateak

IA, LAB eta Ernaik Lanbide Heziketan prekarietateari aurre egiteko dinamika aurkeztu dugu Ikasle prekarioak gazte prekarizatuak izatera garamatza eta hortaz langile prekario izatera. Zentzu horretan, prekarietatearen aurkako borroka horretan indarrak elkartu ditugu LAB eta Ernairekin. Lanbide Heziketako ikasleok bortizki pairatzen ditugu prekarietate prozesu horren zapalkuntzak. Patronalaren interesak asetzeko gutako askoren hezkuntza eta praktikaldiak prekarizatzen dituzte, ikasle kritiko, sumiso eta sistema esplotatzaile honen biziraupena bermatzeko tresna bilakatuz. Eskaintzen zaigun lana aldibaterakoa   Read More ...

ITZARTU ETA HITZA HARTU! Kirola gizartearen bizi ereduaren islada da. Eta gaur egun gizartean egunerokoak diren hainbat kontraesan eta arazo isladatzen dizkigu. Ivefeko hainbat ikaslek argi dugu munduan nagusi den eredu sozial eta ekonomikoak ez duela ondo funtzionatzen. Garbi adierazten dute hau, besteak beste, pobreziaren, gerra kopuruen, gosearen, indarkeriaren , langabeziaren eta naturari burututako kalte atzeraezinen datu gordinek. Denak ala denak, noski, kirol eta jarduera fisikoetan isladatzen zaizkigunak. Baina hala   Read More ...

Etiketak: Araba, Info, Unibertsitateak
  • Artxiboa