Gasteizko kanpuseko ikasleek aste honetan zehar burutu duten herri unibertsitatea baloratu dute, hona hemen haien oharra:

Lehenik eta behin, esan beharra daukagu oraindik parte-hartzaile eta antolatzaile guztien arteko balorazioa egitear dugula, beraz, testu honetan esposaturikoa oraindik ere beroan eginiko kronika labur bat da, balorazio sakonago baten aurretik.

Astelehenetik ostegunera bitarte burutu da herri unibertsitatea, non egun bakoitzak zein era berean guztiek logika progresibo bati erantzun dioten.

  • Astelehenean fakultateka egun ikasgai ordinarioetan ematen diren edukiak kritikatu eta hauen aurrean eredu herritarrak sustatu ziren, parte hartzea handiagoa izan zelarik fakultate batzuetan besteetan baino.
  • Asteartean, Euskal Herrian komunismo edo kolektibismoaren(nahiago den bezala deitu) eraikuntzarako prespektiba anitzak landu ziren, hezkuntzaren papera aztertuz, borroka moldeetan sakonduz edota herri mugimenduaren bilakaera aztertuz.
  • Asteazkenean hezkuntzan zentratu ginen goizean, aurkakoen arteko talka irudikatuz EHU eta BiziToki proiektuak aurrez aurre kokatuz, baita metodologia zein eduki herritarrak nolakoak izan beharko ziren eztabaidatuz ere. Arratsaldean tailer praktikoei eman genien lekua eta gauean itxialdia burutu genuen.
  • Ostegunari dagokionez, errektoradutzaren okupazioa burutu genuen 1000 ikaslek sinatu zituzten ikasle aldarrikapenak onartzearen ezezkoaren aurrean. OkupazCcA0NTVW8AEuFXMioa amaitu ostean herri unibertsitatearen analisi labur batekin amaitu genuen, EHU ezer gutxirako aterabide dela(ezta aldarrikapen minimoak sinatzeko ere) ondorioztatzearekin batera.

Alde batetik, esan beharra daukagu oso ezberdin baloratzen ditugula kuantitatibo eta kualitatiboki 2016ko Herri Unibertsitatea.

Pasaden urteko Herri Unibertsitatearekin alderatuz, esan beharra dugu ikasleen parte hartzea mugatuagoa izan dela, hitzaldietan zein eztabaidetan jende gutxiagok hartu duelarik parte. Itxialdian aldiz, jende andana bildu zen. Horrekin ez dugu esan nahi eztabaidetan parte hartzea txikia izan denik, ezta gutxiagorik ere, soilik urtez urte kuantitatiboki progresiboki gorantz joan zitekeen proiektu bat aurten txikitu dela, autokritikaren bitartez konpondu beharko duguna (parte hartu duen ikasleria oro har ikasle mugimendua izan da).

Bestetik, herri unibertsitatea kualitatiboki aztertzen badugu, hau da, eman diren edukien zein mobilizazioen logikari erreparatuz, ikaragarrizko aurrerapausua suposatu du herri unibertsitateak, honekin esan dezakegu jarritako helburuak bete ditugula. Merkantzia sortzaile den unibertsitatearen aurkako irakurketa erradikala zabaldu eta barneratzeko lehen pausuak ezarri ditugu, egungo eredua behin-betiko errefuxatuz (ez dagoena barrutik erreformatzerik) . Horrez gain, iraultza aterabideen inguruko hausnarketari ekiteko gogo handiz amaitu dute herri unibertsitatea parte hartu duten ikasle zein norbanakoek, sasoi betean emanez hasiera datorren astelehenetik martxoaren 17ra bitarte burutuko den borroka hilabeteari. Prekaritateari bere errotik eusteko eta aterabideak eskaintzeko prespektiban kokatu gara, esker berezia emanez balio abstraktuaren edota merkantziaren fetitxismoaren kritikan (ekonomia politikoaren kritikan) sakontzen lagundu diguten hizlari guztiei.

Beraz, balorazio luze eta sakonago baten faltan, esan dezakegu luzera begirako preskpektiba baten lehen haziak landatu ditugula (bazen ordua), espero dugunak borroka hilabetearen bitartez errotzen joango direla.

Animatzen dugu pertsona oro Euskal Herriko beste unibertsitateetan burutuko diren herri unibertsitateetan parte hartzera, hausnartu eta eztabaidatzera. Gure kasuan, borroka hilabetean parte-hartzeko deia luzatzen dizuegu, eta Martxoaren 17an espektakulu zein prekarietatean sakontzen ari den sistema gurekin batera kolpatzera.

Milesker parte hartzaile guztiei, astelehenera arte!

Borroka da bide bakarra!

Argazki Galeria

Iturriak: Haraba.info , Topatu.info

 

Etiketak: Info, Unibertsitateak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa