Otsailaren 26, 27 eta 28an Europako 24 ikasle antolakundetako 230 ikasle batu gara Laudion (Araba, Euskal Herria) Forum To Fight ikasle foroan. Hura espainiar estatuko nazio zapalduetako “Educación del pueblo, para los pueblos” ikasle plataformak antolatu du, Ikasle Abertzaleak antolakundea anfitrioi geografikoaren papera izanda. Europako ikasle mugimenduaren borrokak norabidetzearen bidean jarritako helburuak bete dira antikapitalismoa, feminismoa eta autoderterminazio eskubidea oinarri:

  • Europako ikasle mugimenduko belaunaldi honen ezagutza eta esperientzia trukaketarako balio izan du.
  • Europako ikasle mugimenduaren mapa osatuko da koordinaziorako bideak sortuz.
  • Antolakunde bakoitzak Foroan proposatutako oinarriak eztabaidatuko ditu aurrerapausoak emateko bide eginez.
  • Hurrengo topaketa 2016ko urrian izango da Madrilen. Oinarriak zehaztetik Europa mailan ekin eta eragiteko bidea zehaztea izango da horren helburua.

Duela hamarkada bat antzeko esperientziak izan ziren Europako ikasle mugimendua batuz Bolognari batera aurre egiteko. Esate baterako, Bakaikun, Atenasen eta Parisen foroak burutu eta Europa mailako mobilizazio egun bateratuak antolatu ziren garai hartan.

Forum To Fight, 2016/02/28

Ondorioen eta laburpen bideoa Ikasle Abertzaleak eta Topatuk elkarlanean grabatua:

 

Info:

www.forumtofight.org

@ForumToFight

Argazki galeria:

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa