Archive for martxoa, 2016

Berandu bada ere, zozketako zenbaki sarituak atera dira: 1. Saria 02175 2. Saria 13729 3. Saria 18265 4. Saria 07946 Saria irabazi baduzu komunikazioa@ikasleabertzaleak.org helbidera diatzi. Milesker laguntzagatik!

Etiketak: Info

| Balorazio Nazionalaren gako nagusiak | Adierazpen honen bidez Ikasle Abertzaleak antolakundearen izenean martxoaren 17ra arteko dinamiken eta eguna beraren bidez sortu diren baldintzen balorazio nazionalaren gako nagusiak plazaratu nahi ditugu. Hasteko, hainbat eskualdetan eztabaidak eta herri eskolak egin, eta ondoren kalera atera diren ehunka ikasle zoriondu nahi ditugu. Aipamen berezia eginez Baxoa euskaraz izatea aldarrikatzeko kalera atera diren Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleei. Jarraitzeko, kapitalaren komunikabideek gure aldarrikapenak ezkutatu   Read More ...

Malcom X: “Komunikabideekin adi ez bazaude, zapaldua gorrotatzera eta zapaltzailea maitatzera heldu zaitezke.” Titular guztiak ikasleoi buruz dira, baina gutxiengoak jasotzen du ikasleon hitza. Egunero hamaika eratan biolentzia erabiltzen duen sistema kapitalista-patriarkarraren interesei erantzuten dieten komunikabide (El Correo, EITB, Diario De Navarra…) eta alderdi politikoek (PNV/Geroa Bai, PP/UPN, PSOE…), 15.000 ikasleon ahotsa ezin isilduz, gure hitza kriminalizatzeko hautua egin dute. ESKERRAK. Kontrakoa kezkagarria izango litzateke. Bide onetik goazenaren seinale! Bestalde,   Read More ...

Hamaika TB: “Martxoaren 17ko ikasle mobilizazio egunaren harira, hezkuntzaren erradiografia egiten saiatu gara. Ikasle gazteekin izan gara euren protesten inguruan sakontzeko: erreformak, pribatizazioa, unibertsitatera sartzeko traba ekonomikoak, prezio altuak, euskaraz ikasketa guztiak burutzeko arazoak, Nafarroako egoera, Ipar Euskal Herriko ikasleen trabak EHUn ikasteko, ikasketa batzuei ematen zaien balioa eta beste batzuek duten balio baxua… Horri buruz eta beste aritu gara.”

Martxoaren 17an ikasle mobilizazio eguna izango da Euskal Herrian. [Hona hemen irakurketa]

LANBIDE HEZIKETAko ikasleok lan munduan eta praktikaldietan pairatzen dugun egoera ezaguna da guztiontzat eta askotan salatu izan dugu. Krisiaren aitzakiarekin patronala bere abantailazko posiziotik, esplotazio eredu gupidagabea inposatzen ari da, gazteak kaltetuenak garelarik (enplegu prekarioa eta aldibaterakoa, kontraturik gabe, langabezia altua…). Sistema honek gazteak prekarietatera eta pobreziara kondenatu nahi gaitu, gure etorkizunaz erabakitzeko aukera lapurtuz, edota enplegua lortzeko emigratzera behartuz. Lanbide Heziketetan ikasten ari garen gazteok bizi dugun egoera oso   Read More ...

Etiketak: Info

Etiketak: Ertainak

| IRUÑERRIA | | NUP | | LIZARRA | Lizarrako Ikasle Abertzaleok, hezkuntza erreformen ondorioz, bereziki, guri une honetan gehien eragiten digunaren ondorioz, hau da, LOMCE dela eta, greba egiteko asmoa azaleratu nahi dugu. Greba ostegun honetan izanen da, 17an. Eguna hurrengo moduan planteatu dugu: lehenengo bi orduetan klase normal emanen da; 10:25etatik aurrera, kuboan hiru zapalkuntza moten inguruko tailerra eginen dugu eta hau bukatu Eta segituan, 11:50etan ikastetxe aurrean   Read More ...

Iruñerriko IAren oharra: Martxoaren 17an Euskal Herri osoan, hezkuntza merkantilizatzea helburu duten erreformen kontra (LOMCE, Heziberri2020 eta EU2015) burutuko dugun ikasle grebarako aste bete eskas besterik falta ez den honetan, ikasle mugimenduaren mobilizazioetan parte hartze aktiboa izan duten hiru kideren kontrako epaiketa judizial larri baten aurrean aurkitzen gara. Duela bi urte, 2014ko martxoaren 27an, Ikasle Abertzaleakek herrialdeko beste eragile batzuekin batera ikasle grebarako deialdia luzatu zuen. Egunean zehar egondako istiluetan   Read More ...

“Emakume gara, edo gizon gara, edo biak gara, edo bata ez bestea gara. Baina garena garela ere nazkatuta gaude liburuetan gizonen izenak bakarrik ikusteaz, nazkatuta gaude emakume zapalduak bakarrik ezagutzeaz, nazkatuta gaude erreferente diren guzti horiek maskulinitatearen eredu izateaz, nazkatuta patriarkatuaz eta nazkatuta feministak garela aldarrikatzeko egun zehatzak behar izaten jarraitzeaz.” | Hona hemen irakurketa osoa | Gaur, martxoaren 8an, emakume langilearen nazioarteko egunean, Euskal Herriko hezigune aunitzetan hezkidetza tailerrak   Read More ...

  • Artxiboa