Ccit1PWW8AA7qNfPortugaleteko Astileku, Ballonti eta Zunzunegi insititutuek antolatutako martxan ikasle andana batu da “Apurtu eta eraiki M4 ikasleok kolektiboki” lemapean. Martxoaren 4ko Ezkerraldeko manira (19:30etan Sestaoko metrotik) eta M17ko mobilizazio egun orokorrera deituz!

Alde batetik heziguneetan inposatzen den, eta LOMCE, Heziberri eta EU2015 erreformen bitartez sakondu nahi duten, eredu arrotza apurtu eta indargabe uzteko deialdia egin dute. Bestalde, inori itxaron gabe, gaurdanik Euskal Herriak behar eta nahi duen herritik eta herriarentzako eredua eraikitzeko pausoak emateko beharra azpimarratu dute.

Ezkerraldeako Ikasle Abertzaleaken prentsa oharra:

Ezkerraldeko ikasleak planto. Apurtzeko eraiki, eraikitzeko apurtu. Aldarrikapen honekin hasi genuen ikasturtea ikasle iraultzaileok. Euskal Herri Langilearen, zapalduon eta gure askapenaren mesedera egongo den hezkuntza eredua eraiki ahal izateko eta Euskal Herriko eskoletan inposatzen den eredu arrotza apurtu eta indargabe uzteko.

Gure hezigunetan ezarria dagoen hezkuntza sistema iraganaren parte bihurtu ahal izateko, ezinbestekoa zaigu herritik eta herriaren mesedera dauden alternatibak eraiki eta gaurtik martxan jartzea.

Ccit1J0W8AAqsWbBestetik, unibertsitateetan hezkuntzaren pribatizazio eta merkantilizaziorako norabidean doazen aldaketak bultzatzen ari dira, eta prest egon beharko gara saiakera horiek apurtzea lortzeko.

3+2 eta EU2015-aren bidez ezarri nahi duten unibertsitate ereduarekin apurtzeko ereduen talkan oinarritzen diren proiektuak eraiki behar ditugu, ikasleon antolakuntzarako espazio gero eta ugariago eta sendoagoak eraiki, eta euskaraz zein ikas baldintza duinetan ikasteko eskubideak bermatzeko baldintzak sortu behar ditugu.

Ezin dugu gehiago itxaron! Ezingo dugu boteretik inoiz heltzen ez den borondate aldaketaren zain egon! Ikasleok, guk, eraldaketaren lehenengo lerrora jauzi egin behar dugu!

Gure garaia da, ikasleriaren garaia! Erakutsi dezagun, autogestioa eta desobedientziaren bidez martxoan zehar Herri Eskolak aurrera eramateko gai garela, gure behar eta interesei erantzuten dieten jakintzak elkarbanatuz. Erakutsi diezaiogun Euskal Herriari beste hezkuntza eredu bat eraikitzea posiblea dela! Eman ditzagun aurrerapausoak heziguneetatik klase, genero eta nazio zapalkuntzetatik askatzeko bidean. Zatiketa dikotomikoen garaian, demostratu dezagun apurtzea eta eraikitzea ez direla kontraesankor edota bateraezinak. Erakutsi dezagun ikasleok apurtzen dugunean errealitate berri bat eraikitzen ari garela! Erakutsi dezagun ikasleok eraikitzen dugunari esker egungo hezkuntza eredu grisean zirrikituak zabaltzen ditugula! Eta altxa gaitezen denok, elkarrekin, borroka duin bezain esperantzagarri honetan, amaieraraino heltzeko prest gaudela ozen esateko! Elkartu ditzagun gure borroka, ilusio eta indar guztiak martxoaren 17an elkarri helduta aurrera pausu bat emateko! Herriaren mesedera ez dagoen aldaketarik ezartzea utziko ez dugula esateko!

Martxoaren 4an ezkerraldeko ikasleak planto!

Hezkuntza, herritik eta herriarentzat! Martxoaren 17an, altxa!

Ccit0wgXEAAiNEo

Etiketak: Bizkaia, Ertainak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa