“Emakume gara, edo gizon gara, edo biak gara, edo bata ez bestea gara. Baina garena garela ere nazkatuta gaude liburuetan gizonen izenak bakarrik ikusteaz, nazkatuta gaude emakume zapalduak bakarrik ezagutzeaz, nazkatuta gaude erreferente diren guzti horiek maskulinitatearen eredu izateaz, nazkatuta patriarkatuaz eta nazkatuta feministak garela aldarrikatzeko egun zehatzak behar izaten jarraitzeaz.”

| Hona hemen irakurketa osoa |

Gaur, martxoaren 8an, emakume langilearen nazioarteko egunean, Euskal Herriko hezigune aunitzetan hezkidetza tailerrak eta hainbat ekimen ezberdin burutu ditugu ikasleok: mosaikoak, mobilizazioak…  Sistema kapitalista heteropatriarkarra birproduzitzen duen hezkuntza eredu honen aurrean argi utzi dugu gure helburua den Euskal Eskola Nazionala hezkidetzailea eta feminista izango dela, hala ez dela izango.

Guk hezkidetza! Patriarkatua ez heziguneetan ez inon!

Hona hemen Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan Ikasle Abertzaleakek eta hainbat hezigunetako Ikasle Talde Feministek burututako hainbat ekimen:

 

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa