| IRUÑERRIA |

| NUP |

| LIZARRA |

LizarraLizarrako Ikasle Abertzaleok, hezkuntza erreformen ondorioz, bereziki, guri une honetan gehien eragiten digunaren ondorioz, hau da, LOMCE dela eta, greba egiteko asmoa azaleratu nahi dugu.

Greba ostegun honetan izanen da, 17an. Eguna hurrengo moduan planteatu dugu: lehenengo bi orduetan klase normal emanen da; 10:25etatik aurrera, kuboan hiru zapalkuntza moten inguruko tailerra eginen dugu eta hau bukatu Eta segituan, 11:50etan ikastetxe aurrean kontzentratuko gara, 12:00etan manifestazioa Lizarran barrena egiteko.

Lizarrako IAk herriko ikastetxe guztietako ikasleak mobilizatzera eta egingo diren ekintza desberdinetan parte hartzera deitzen ditu.

Lizarrako ikasleok ostegunean ikusiko dugu elkar, M17 altxa ikasle!! LOMCEri EZ!!!

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa