Malcom X: “Komunikabideekin adi ez bazaude, zapaldua gorrotatzera eta zapaltzailea maitatzera heldu zaitezke.”

f8aefa2531b797f5a78b637cd8424f47m17altxa-ikasle-greba-euskal-herri-osoan-lomceren-aurka-eta-euskal-eskola-nazionalaren-alde00-02-15-14imagen-fija012jpgTitular guztiak ikasleoi buruz dira, baina gutxiengoak jasotzen du ikasleon hitza. Egunero hamaika eratan biolentzia erabiltzen duen sistema kapitalista-patriarkarraren interesei erantzuten dieten komunikabide (El Correo, EITB, Diario De Navarra…) eta alderdi politikoek (PNV/Geroa Bai, PP/UPN, PSOE…), 15.000 ikasleon ahotsa ezin isilduz, gure hitza kriminalizatzeko hautua egin dute. ESKERRAK. Kontrakoa kezkagarria izango litzateke. Bide onetik goazenaren seinale!

Bestalde, izugarri eskertzen da herriaren bozgorailu diren Euskal Herriko eta nazioarteko komunikabide eta norbanakoen lana; gatazkaren erroa aztertzen duten horiena. Ondoren mobilizazio egunaren inguruko hainbat albiste eta lehen balorazioa aurkitu dezakezue:

TOPATUREN ARGAZKI GALERIA

Topatu | BERRIA · 1 · 2 | HARABA | AHOTSA · 1 · 2

LEIOATIK | NAIZ · 1 · 2 · 3 | GARA · 1 | BORROKA GARAIA 

HITZA · 1 | AIARALDEA | INFO7 | KAOSENLARED | IA DONOSTIA

BUIAKA | ARGIA | EITB | EUSKALERRIA IRRATIA

14582334701195_997x0

Lehen balorazioa:

Ikasleonganako errepresioak ez du Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntza geldituko!

Hau Ikasle Abertzaleak antolakundearen lehen balorazio bat da martxoaren 17ko ikasle mobilizazio egunaren harira. Datorren astean balorazio sakon bat egin eta kapitalaren mesedetan lan egiten duten PNV, PP eta indar polizialen errepresio kasu bortitzak salatuko ditugu.

Sektore askotako antolakundeek babestutako mobilizazio egun arrakastatsu honetan 15.000 ikaslek kaleak hartu ditugu hezkuntzatik sistema hau iraultzeko subjektu garela argi utziz. Gaurko egunaren helburua aspalditik ikastetxe eta fakultateetan eraikitzen eta aldarrikatzen ari garena azaleratzea izan da: gaur egungo hezkuntza ereduarekin eta erreformekin (LOMCE, Heziberri, EU2015, 3+2…) apurtu eta herritik eta herriaren mesedetan egongo den hezkuntza eredua eraikitzea. Ordea, zapaltzaileen eta zapalduon proiektuen arteko talka horretan errepresioaren bidea aukeratu du etsaiak, momentu honetan gutxienez 12 ikasle atxilotu egonik eta dozenaka zauritu izanik. Eraso horiek salatzeko, hainbat elkarretaratze eta prentsaurreko burutu dira hiriburuetan.

Iruñean Herri Eskola jendetsuak izan dira goizean ikastetxeetan. NUPen ordea itxialdia burutu da gauean, goizean jendea mobilizatzera deituz. Jazarpen poliziala egun osoan zehar jasan behar izan dugu bertan. Hala, manifestazioa liskarrik gabe Sarasate Pasalekuan amaitu ondoren Polizia Nazionala ikasleen aurka oldartu eta ikasleriaren artean zegoen neska gazte bat atxilotu du. Ondoren, Iruñeko Alde Zaharrean 3 ikasle gehiago atxilotu ditu gutxienez.

Donostiako manifestazioa azken urteotako jendetsuena izan da. 11:00tan Ibaeta Campusetik abiatu dira 3.000 ikasle inguru. Goizean goizetik Ertzaintzak ikasleak identifikatu ditu Donostian zehar. Kapitalaren Europak hezkuntza eta gure bizitzetako arlo guztiak merkantilizatu nahi dituela salatzeko Ibaetan zegoen Europako bandera kendu dute ikasleek.

Bilbon testuingurura egokitutako mobilizazioak izan dira. Astelehenean San Mameseko Ingenieritza Eskolan burutzen ari zen Herri Unibertsitatea desalojatu zuten indar polizialek UPVren agindupean. Eraso hau bertan zeuden 41 ikasleen aurkakoa soilik ez dela ulertuz, gaurko manifestazioan bildutako 3000 ikaslek Ingenieritza Fakultatea okupatu eta hezkuntza ereduaren arteko talka argi utzi dute, bertan tailerrak burutuz (LOMCEri desobedientzia, pedagogia askatzailea…). Hauek bukatzean Hezkuntza Delegaritza alboko errepidea moztu dute aldarrikapenak hara eramanez eta Gasteiz eta Iruñean izandako atxilotuen askatasuna eskatuz.

Gasteizen argi geratu da ikasleriak hezkuntza eredu askatzailea eraikitzeko daukan nahia. Farmaziako fakultatea izan ezik beste fakultate guztiak itxi dira goizean goizetik. Ondoren, hiriko heziguneetatik zutabeak atera eta milaka ikasle batu dira manifestazio nagusian. Bertan, miseriara kondenatzen gaituzten multinazionalak nortzuk diren argi utzi eta haien mesedetan herria jazartzen duten indar polizialek gutxienez 8 ikasle atxilotu eta hainbat zauritu dituzte. Bi kasu larri nabarmentzearren, komisaldegitik audio bidez jipoitua izana salatu du neska gazte batek eta buruan zauri larriak eragin dizkiote beste ikasle bati, atxilotu ondoren ospitalera eraman behar izan dutelarik. Horrez gain, beste bi ikasle daude ospitalean eta beste asko dira zaurituak.

Baionan Baxoa Euskaraz taldeak mobilizazio egunarekin bat egin eta elkarretaratzea burutu du Herriko Etxearen aitzinean. Dozenaka ikasle batu dira eskola euskaldunaren bidean Baxoa Euskaraz aldarrikatuz.

Lizarran, Laudion, Beasainen, Oreretan eta beste hainbat herritan herri eskola, asanblada eta ekitaldiak burutu dira, ehunka ikaslek bertan parte hartu dutelarik. Horietako hainbatetan PP, PNV eta Geroa Bai alderdiak interpelatu dira manifestazio jendetsuen bidez. Nafarroaren kasuan haren hitza betetzen ari ez den Nafar Gobernua interpelatu da manifestazio bukaeran.

Hasieran esan bezala, datozen egunotan balorazio sakonagoa argitaratuko dugu gertakari guztiak argitu eta horien inguruan hausnartu ostean.

Hezkuntza zapaltzailearen aurrean goazen herritik eta herriarentzako hezkuntza eraikitzera!
Ikasle borrokaz lortuko dugu!

Ikasle Abertzaleak
2016/03/17


Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa