Archive for martxoa, 2016

Ohar honen bidez Euskal Herriko ikastetxetako, lanbide heziketetako eta unibertsitatetako ikasleriari martxoaren 17an kalera ateratzera deia egin nahi diogu. Guztioi eragiten digun egoeraren aurrean altxatzera, ezkutuan aurrera doazen erasoei aurre egitera, aldaketa sakonei bide ematera eta zapalduon askapenaren mesedera dagoen hezkuntza eraikitzera! Espainiar estatuko hauteskundeen zurrunbilo mediatikoaz baliatuta, Uriarte eta bere gobernua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan LOMCE ezkutuan aplikatzen ari dira, Heziberri 2020 izeneko legearen bidez. Komunikabideei errebalidak egingo ez   Read More ...

Hezkidetza Tailerrak deskargatu Irakurketa: Martxoak 8, emakume langilearen eguna. Aurten ere heldu da eguna, iritsi da aldarrikapen eguna, kalera irtetzeko eguna eta beste behin ere, hezkuntza eredu hetero-patriarkal zapaltzailea akatu ez dugula adierazten digun egun madarikatu hau iritsi da. Hau horrela izanda zapalkuntza hirukoitza jasaten dugun ikasle orok badugu zeresana gaur, badugu aski dela esateko eguna, badugu gure hezkuntza hezkidetzailea aldarrikatzeko beta, hau izango baita herri feminista baten oinarri. Nazkatuta   Read More ...

Portugaleteko Astileku, Ballonti eta Zunzunegi insititutuek antolatutako martxan ikasle andana batu da “Apurtu eta eraiki M4 ikasleok kolektiboki” lemapean. Martxoaren 4ko Ezkerraldeko manira (19:30etan Sestaoko metrotik) eta M17ko mobilizazio egun orokorrera deituz! Alde batetik heziguneetan inposatzen den, eta LOMCE, Heziberri eta EU2015 erreformen bitartez sakondu nahi duten, eredu arrotza apurtu eta indargabe uzteko deialdia egin dute. Bestalde, inori itxaron gabe, gaurdanik Euskal Herriak behar eta nahi duen herritik eta herriarentzako eredua   Read More ...

Etiketak: Bizkaia, Ertainak

Kapitalismo neoliberala bere irabaziak maximizatzen saiatzen ari da etekin ekonomikoa lortzeko potentzialitatea daukaten zerbitzu publikoak pribatizatuz, kapitalaren metaketarekin jarraitzeko merkatu berrien irekiera behar baitu. Horregatik, hezkuntzaren – eta batez ere unibertsitateen –pribatizazioaren aldeko apustua egiten du Espainiar Estatu kapitalistak, Europar Batasun neoliberalaren erritmoek markatuta. Testuinguru honen aurrean, Països Catalanseko Ikasle Mugimenduak ikasleak antolatu eta mobilizatuko ditu herri subiranotasuna praktikara eramanez. Gaur egun, Estatu Espainiarrak zapaltzen dituen nazio desberdinen unibertsitate publikoek   Read More ...

  • Artxiboa