Badirudi D eredura joatea zigor bat dela, 280 ordu gehiago ematen dituzte; herrietako jendeak etxera bueltatzeko garraioa ordaindu behar du, Lodosako kasuan esaterako, 500-600€ ordaintzen ditu pertsona bakoitzak urte batean; selektibitatean azterketa bat gehiago dute eta berdin balio du; eta guzti hau? Ezerren truke.

Nafar gobernuari eskaerak urtero egiten zaizkio egoera honekin bukatzeko baina beti ezezkoa jasotzen da.

Horregatik gaur, D ereduko batxilergoko ikasleak egoeraz nazkatuta, ikastetxeko atean kateatu dira. Ekintza sinboliko eta baketsua izan da, helburu batekin: A ereduko ikasleak, D ereduko presio eta sentsazio hori izatea, 15:15ak arte kateatuta egon beharko balirateke bezala.

Zuzendariak eta ikasketa buruak, 800 ikasleak beste ate batetik desbideratu dituzte. Hala ere, Polizia Foralak atea irekitzeko esan die modu harro batez, ikasle guztiak behin alde egin dutela eta bakarrik D ereduko ikasleak barruan geratzen zirelarik; eta beste sarrera batetik sartu beharrean, indarkeria erabiltzea nahiago izan dute. Kateak moztu ondoren, bortizkeriaz kendu dituzte eta kateak kentzean, zenbait ikasleei eman egin diete. Jarraian, bultzaka sartu egin dira eta identifikatzen hasi dira. Erresistentzia zegoela ikustean, era bortitzez zenbait ikasle altxatu eta komisaldegira eramateko mehatxuarekin hasi dira. Zenbait kolpe ikusi dira eta ikasle bat lurretik arrastratu egin dute handik ateratzeko. Ondoren ospa egin dute ia gehiengo jendearekin identifikatua.

Bestetik, mozal legea nabaritu dute ikasleek, batetik identifikatzen ez zirenei komisaldegira eraman nahi izan dituztelako eta ikasle bat gertakizun guzti hori grabatzen ari zela, paisanoz zihoan bat hurbildu egin zaio eta zoro moduan jarri zaio bideoa borratzeko esanez, eurek ikasleei mila argazki egin ostean.

Honekin ikasleek hurrengoa lortu nahi dute:

  • D eredukoen egoera aldatzea eta A eredukoen berdina izatea
  • Nafar Gobernuarekin hitz egitea ( Hezkuntza sailarekin konkretuki)  D eredura joaten diren ikasle nafar guztien egoera aldatzeko
  • Herriko jendeak garraiorako subentzioa lortzea eta klase orduak murriztea edo bestelako kasuan, esfortzu horrek errekonozimendu bat izatea, euskara titulu batekin esaterako.

Geroa Bai-ek zuzentzen duen gobernuari egiten diote kritika, izan ere, eskaera horiei ez die erantzunik ematen edo erantzuna emateko kasuan, UPNk ematen zuen argudio bera erabiltzen du; “ez dutela subentziorik behar, euren egoera ekonomikoa ona delako ta gainera batxilerren ez delako derrigorrezkoa”.

Bukatzeko, ikasleek irakasle zein zentruko langileei eman nahi dizkie eskerrak, momentu oro hor egon baitira ikasleak defendatzen.

Ikasleek argi uzten dute hau bakarrik ez dela hasi eta borrokatu eginen dutela egoera hau aldatzeko.

ONEAN EZ BADA, TXARREAN IZAN BEHARKO! GORA IKASLE BOTEREA!

ARGAZKIAK:

Etiketak: Ertainak, Nafarroa

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa