Cg9x8pVW4AIQ9F0Leioako Campusean Ertzaintza ikasleriaren aurka oldartu da UPVren agindupean. Ikasleok, herritik eta herriaren mesedetan dagoen hezkuntza eraikitzeko pausoak ematen ari gara, eliteen mesederako unibertsitatearen merkantilizazio prozesuaren aurrean. Bide horretan, errepresioa erabiltzen ari den UPVri bost exijentzia argi egiteko manifestazioa izan da goizean Leioako Campusean:

  1. San Mameseko ikasleen aurkako espedienteak bertan behera uztea
  2. Gasteizko ikasleen kontrako neurriak atzera botatzea (adibidez UPVk Ertzaintzari ikasleak ikertzeko baimena eman izana)
  3. Leioako ikasle inputatuaren aferan esku hartu eta bere egoera konpontzea
  4. UPVra Ertzaintza sar ez dadin behin-betiko neurriak hartzea
  5. Campusedan dauden indar polizialak kanporatzea

Manifestazioa errektoretzan sartzean campuseko segurtasun pribatua ikasleak jipoitzen hasi eta berehala campusean sartzeko agindua eman dio UPVk Ertzaintzari. Poliziaren jarrera oldarkorra izan da, campuseko ikasleak jipoituz eta inputatuz. Zaurituak gutxienez 15 dira eta inputatuak 5.

Azken hilabetetan agerikoak izan dira UPV eta Ertzaintzaren arteko elkarlanaren adierazpenak. San Mames eta Gasteizko irudiak oraindik bezperan ditugunean, UPVk Campusean sartzeko baimena eman dio berriz Ertzaintzari. Guzti honek agerian utzi du berriro, Bolognaren aplikazio garaian ikusi moduan, ereduen arteko talka honetan UPVk noren alde jarduten duen. Talka gero eta gordinagoa da. Orain arte ikasleok jasan ditugun erasoetan UPVk erantzukizun zuzena izateaz gain, gaur, Ertzaintza ikasleen aurka oldartzen zen bitartean, Errektoreordetza lotsarik gabe parean egon da begira.

Aski da! Utzi ikasleria bakean! Erasoen aurrean herritik eta herriarentzako hezkuntza eraikitzeko hautuan berresten gara, eraikitzeko apurtuz eta apurtzeko eraikiz.

Gaur elkarretaratzea deitzen dugu 19:30etan Bilboko Unamuno plazan eta bihar mobilizazioa 12:50etan Leioako Mikel Laboa plazatik.

Leioako Ikasle Abertzaleak

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa