[Irakurketa]

IKASLEON AURKAKO ERASORIK EZ!

13055865_451586748363867_4481951449898451776_oHasteko eta behin, irakurketa honen bitartez Leioako EHU-ko kanpusean atzo goizean atxilotuak izan ziren bost kideren absoluzioa galdegiten dugu, jakin baitakigu Ertzaintza karguak irekitzekotan dagoela, autoritateari atentatua eta antzeko delituak egotzita. Bestalde, Ikasle Mugimendua azken hilabeteetan bereziki baina baita ere modu sistematikoan jasaten ari den jazarpen poliziala zein sistemikoa (eskutik helduta doazenak eta elkarrengandik askatu ezin direnak) gaitzetsi nahiko genituzke eta baita  lotzen gaituzten kateak askatu arte geldituko ez den errepresioaren zergatiak azaldu ere.

Iada hamar atxilotu kontabilizatzen ditugu aste baten bueltan, bost Iruñean eta beste bost gaur Leioan. Horrez gain, Martxoaren 17ko greba egunean hamahiru atxilotu egon ziren guztira, bederatzi Gasteizen eta lau Iruñean. Herri unibertsitatetik desalojatu zituzten San Mameseko ikasleak, euren aurkako espediente disziplinarioak irekitzeko mehatxua jaso dutelarik. Azken hilabetean eman den errepresio olatuaz gain, asko dira epaiketa desberdinetan zigortuak izan diren edota epaiketen zain eta isunduta dauden ikasleak, Iruñeko 2014ko Martxoaren 17ko Grebaren harira zigortuak izan zirenak edota protesta egun berdinean parte hartzeagatik Gasteizen epaituak izango direnak. Kriminalizazio eta zigortze aginduak deusezteko manifestazioa burutu du gaur Leioako IA-k, kanpus unibertsitario honetan kokatzen den EHU-ko errektoretzari markajea eginez. Bertan bost exigentzia zeuden EHU-ri zuzenduak, tartean lehen aipaturiko San Mameseko espedienteak bertan behera gelditzeko edota Leioako ikasle inputatuak kargurik gabe uzteko aldarrikapenak zeudelarik. Mobilizazio bukaeran errektoretza eraikinean sartu ziren manifestazioko ikasleak, exijentziak beteko zirela bermatzeko presio egiteko asmoz. Errektoretza barruan kanpuseko indar armatu pribatuekin zenbait istilu izan ostean, Euskal Herriko Unibertsitateak “zipaioei” dei egin eta bost gazte atxilotu zituzten, denbora gutxira karguekin aske geratu zirenak.

Guzti honen aurrean hausnartzen dugu Euskal Herria kokatzen den gizarte eredu kapitalistan ematen diren indarkeri polizial desberdinak ezin ditugula bata bestearengandik bereizi, sistemaren erreprodukzio egiturak kaltetzen ditugun momentutik errepresio indarrak martxan jarriko baitira euren soldata defendatzera eta sustengatzera, klase zapalduko kideak zanpatuz. Era berean, errepresio poliziala ezin dugu jendarte alienatuak bizi duen egiturazko zapalkuntzatik bereizi, egunerokotasunaren miserian islatzen dena. Ikasle zein irakasle automatizatuak gizarte automatizatu bat sostengatzeko, soldatapeko lanean eta akumulazio kapitalistan oinarritzen dena. Ez dago poliziarik herriarena denik, pribatua zein publikoa izan.

Krisi sistemiko honen aurrean gure hautua egina dago, interes akumulatzaileak era anitzetan deusezten dihardugu, elkarren arteko zaintzan eta elkartasunean oinarritutako harreman berriak sortuz, unibertsitatea egitura kapitalista modura ukatuz eta esplotazio forma ezberdinen aurrean sektore ezberdinetako kideak borrokara batuz.

Apostua argia da, iada ariketa egina dugu teorian eta praktikan (ezinbestean elkar lotuta daudenak), eraikuntza eta ofentsibaren bitartez lortuko dugu kategoria kapitalistekin bukatzea, jendarte eta hezkuntza aske bat gauzatzea Euskal Herrian.

Besterik gabe, animatzen zaituztegu hurrengo egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera eta Leioako Ikasle Abertzaleen aldarrikapenekin bat egitera.

BORROKA DA BIDE BAKARRA!

Ikasle Abertzaleak, 2016ko apirilean.

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa