ATXILOTUAK ASKATU! ERREFORMARI EZ!

ChIB43HWYAED5B1.jpg_largeGaurko egunean, errektoradutzak erreforma bat onartzen zuen. Erreforma honek, unibertsitatearen pribatizazio eta elitizazioa zuen helburu. Erreforma honek puntu nagusiak, ingenieritza eta ekonomiakoak, seihileko matrikula zuten karera bakarrak, urteko matrikula bihurtzea zen. Aldi berean, suspenditutako ikasgaietan jarraian matrikuatzera behartzen zintuen. Eta hizkuntzen transbertsalitatearen bidez, euskerari zuzeneko erasoa egiten zion, hainbat ikasgai desagertaraziz.

Erreforma hau ezkutuan eraman da hasieratik. Honen berri izan bezain laster, ikasleok antolatu ginen erreforma honi kontrakotasun adieraziz, hala ere errektoradutza taldeak ezikusia egin die ikasleei. Horren harira, ikasleek mobilizazio desberdinak burutu dituzte azken asteetan erreforma honi ezezko biribila adieraziz: asanblada erraldoiak, zuzeneko markajea, margoketak…

Gaur zen errektoradutza taldeak, gobernu kontseiluan erreforma hau onartzen zuen eguna. Hori ekiditeko, ikasleek eserialdi bat burutu dute administrazio eraikinaren parean goiz goizetik. Langileei sarten utzi zaie, baina ez errektoradutza taldeari. Horren aurrean, unibertsitateko segurtasun indarrek ikasleak bultzaka eta kolpeka hasi dira modu bortitzean, baina ez dute bidea irekitzerik lortu. Horren aurrean, Carlosena errektoreak egokiena ikusi du Polizia Foralari deia egitea, ikasleak bertatik modu biolentoan desalojatzeko bertatik, bere jardun diktatorialean jarraitu ahal izateko. Foralak iristean, bidea garbitu du bortizki, eta bi atxilotu eraman ditu eta beste bat identifikatu. Hainbat lagun zaurituak izan dira, eta atxilotuetako bat odoletan eraman dute.

Honen aurrean, salatu nahi dugu, errektoradutzaren jarrera, argi ikusi baitugu gaurkoan, modu autoritarioan jokatzeko hautua duela unibertsitatean, ikasleon parte hartzea ekidinez, eta edozein kexaren aurrean errepresioa hartuz irtenbide gisa. Bestetik azpimarratzekoa da foralaren jarrera bortitza. Foralak iritsi arte dena modu baketsuan ari zen eramaten, eta beraiek iristerakoan hasi da dena tentsionatzen.

Ikasleok argi dugu borrokan jarraituko dugula erreforma honen aurka, ezarri dizkigutenen aurka eta baita inposatuko dizkigutenen aurka. Atxilotu gaitzakete baina ez dute ikasle borroka azpiratuko!

GORA IKASLEON BORROKA! ERASOEN AURREAN, IKASLERIA TINKO!

NUPeko Ikasle Abertzaleak

2016ko apirilaren 28an

Bideo GehiagoAhotsa.info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa