Ikasleria ere langile klasearen zati dela aldarrikatuz eta zapalkuntzen jatorri den sistema kapitalista patriarkalaren aurka eginez, igandean Euskadi Plazatik 18:00etan hasiko den Maitzak 1 Egin-en manifestaziora deitzeko dinamika bateratua burutu dute Bilboko unibertsitateetako eta ertainetako Ikasle Abertzaleek:

[IRAKURKETA] Krisi estrukturalean dagoen kapitalismoak eraso berri bat egin du langile klasearen interesen aurka eta bere aberastasunaren metaketaren loWhatsApp-Image-20160427gikaren defentsan. FMI, Munduko Bankua, OTAN bezalako erakundeek eta multinazionalen interesak defendatzen dituzten beste presio taldeek estruktura politiko desberdinak erabiltzen dituzte (Europar Batasuna, Espainiar eta Frantses estatuak, instituzio lokalak…) herri sektore zabalen baldintzen prekarizazioarekin jarraitu eta haien etekinak handitzea helburu duten neurriak ezartzeko.

Neurri horiek hezkuntzan LOMCE eta EU2015 erreformetan islatzen dira, gobernu jakin batek hartutako erabaki isolatuak izatetik urrun, kapitalismoaren eraso globalaren parte direnak. Erreformok ikasleria gaur egungo sistema asimilatzera eta hori sustengatzeko lan prekarioetan esplotatua izatera bideratu nahi dute. Gainera kapitalismoaren izaera inperialista Euskal Herriaren nortasun eta beharrak barnebilduko dituen hezkuntza sistema propioarekin antagonikoa da.

Kapitalismoaren kontroletik askatzen ez den edozein espazio azkenean bera erreproduzitzen du. Gizartea aldatzeko borroka ezinezkoa da sistemaren suntsiketa eta berri baten eraikitzea bilatzen ez bada. Horregatik, ikasle mugimenduak azken urteotan hasitako eraikuntza lanari kapitalismoaren aurkako jarrera ofentsiboa gehitu behar zaio.

Esandako guztiari erantzunez, Maiatzak1Egin-ek langile klasea osatzen dugun sektore guztietako Bilboko Herri Mugimenduak batu eta maiatzaren 1ean 18:00etan Euskadi Plazatik manifestazioa deitu du.

Herri Mugimenduarekin eta kapitalismoaren aurka, IKASLEOK ERE M1EGIN!

Bilboko Ikasle Abertzaleak

Argazki Galeria:

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa