Archive for ekaina, 2016

-Amatxok lagundu du Itsaso klaseraino; lehenengo eguna du haur-eskolan. Bere klasekide batzuk amantal urdinez jantzirik ikusi ditu. “Ama, nik ere holako bat daukat?” “Ez bihotz! Zuretzat arrosa, polit-polita egon zaitezen!”. -Plastika klasea daukate gaur ikastolan. Amaren eguna laster denez, marrazki bana egiten ari dira nork bere amari oparitzeko. Iñakik ordu erdi darama zer marraztu jakin ezinik. “Bi aita eta amarik ez izatea hain arraroa al da ba?”. -Amaiak askotan entzun   Read More ...

Etiketak: Info

Aurten, urtero bezala, selektibitatea eta baxoa bezalako azterketak irenstera behartzen gaituzte. Orri baten aurrean jarri eta urte oso batean zehar “ikasitako” edukiak bota beharko ditugu. Azterketa sistema hau pedagogikoki atzerakoia izateaz gain, ez ditu ikasleon baldintza minimoak bermatzen, eta kasu askotan euskaraz ikasteko eskubideak ere urratzen ditu. Madril eta Parisetik inposatutako curriculum arrotz bat lantzera behartuak egonik. Curriculum arrotz hauek, sistema kapitalista patriarkalaren mesedetara diseinatutako estrategia bati erantzuten diote, ikasleok,   Read More ...

  • Artxiboa