Archive for iraila, 2016

17 urte daramatza Abdullah Öcalan burkide kurduak kartzelan, Turkiaren legedi kriminalaren pean. 1999an atxilotu zuen Turkiako zerbitzu sekretuak CIA (Estatu Batuak) eta Mossad (Israel) zerbitzu sektretuek lagunduta. Hasiera batean heriotza zigorra ezarri zioten. Hala ere, hiru urte geroago, horren ordez bizi arteko espetxe zigorra ezarri zioten, nazioarteko presioei men eginez heriotza zigorra bere legeetatik ezeztatu baitzuen Turkiak. Geroztik 2009ra arte baldintza penagarrietan zegoen kartzela bateko preso bakarra izan zen, Imrali   Read More ...

Etiketak: Info

Orain dela bi urte bahitu zituen Mexikoko poliziak Ayotzinapako 43 ikasle. Testuinguru nahasi batean zeinetan ikasleek euren ikas baldintzak hobetu eta hezkuntza herriaren mesedetara jartzeko ekintzak egiten ari zituzten, poliziarekin istilu larriak izan ziren aurreko egunetan, ehundaka ikasle atxilotu eta poliziak hauetako hainbat erailez. Istilu larrienak gertatu eta hurrengo egunean, Irailak 26, Ayotzinapako 43 ikasle desagertu ziren. Mexikoko poliziak (agintari gorenen aginduak betez) ikasleak bahitu eta narkotrafikoko kartel baten esku   Read More ...

Etiketak: Info

“Ezaguna du gure Herriak errepresioa. Ezaguna gure Herriaren espresio errebelde oro hutsaltzeko saiakera. Baina ezaguna ere, oztopoak oztopo, aurrera egiteko determinazioa. Errepresioa eraginkortasunez erabili izan ohi du etsaiak, ekintzaileak ondorio gogorren bidez zigortuz mugimendu osoaren baitan beldurra sustatzea helburu izanez. Errepresioak suposatutako kolpe zuzenaz gain, ondorio lazgarrien izuak mugimenduaren berpiztean zein berregituratzean eragiten duelarik. “Acto, o conjunto de actos, ordinariamente desde el poder, para contener, detener o castigar con violencia   Read More ...

Etiketak: Info

Udan hasi zitzaizkien heltzen isunak martxoko Herri Unibertsitatean San Mamesetik desalojatuak izan ziren ikasleei. Segurtasun sailak eginiko Mozal Legearen aplikazioak guztira 24.535€-ko zigor ekonomikoa ekarri du Bilboko ikasle mugimenduarentzat hezkuntza herrikoi baten alde lan egiteagatik. Hala ere, egoera zailenen aurrean beti erantzun indartsu bat eman behar da eta dagoeneko #HUMozalikEz dinamikarekin Herri Unibertsitatearen aldeko aldarria indartzen ari da errepresio oro gainetik kenduz. Bide horretan jarraitzeko ikasturteko lehen ostegun honetan ELKARTASUN   Read More ...

Etiketak: Bizkaia

2014ko martxoaren 19an sei ikasle atxilotuak izan ziren Gasteizko EHU-UPVko Canpusean elkarretaratze batean. Euskal preso politikoek unibertsitatean ikasteko duten eskubidea aldarrikatzeko antolatu zuten. Elkarretaratzearen baitan hainbat ikaslek mural bat egiteari ekin zioten horma batean, aldarrikapen berari loturik. Orduan, kalez jantzitako ertzainek inolako azalpenik eman gabe ikasleetako bat atxilotu zuten. Ondoren, hainbat ikaslek errepidea moztu zuten lurrean eserita, atxilotua egoera duin batean jartzeko eskatuz. Momentu horretan Ertzaintzak kargatzeari ekin zion beste   Read More ...

Etiketak: Info

Ikasturte berriari ekiteko unea heldu da. Urtez urte nabariagoa da sistema kapitalista-patriarkalak ikasleongan eragiten duen zapalkuntza, geroz eta jasangaitzagoa delako inposatu diguten hezkuntza sistema honen zama. Isilik nahi gaituzte, burumakur, belauniko, obediente. Baina ikasleok ez gaude euren nahiei men egiteko prest. Iazko Bilgune Prozesuan nondik gatozen argi ikusi eta nora goazen erabaki genuen. Europa eta espainiar mailako erasoei aurre egiteko, ikasle sarea indartu genuen forum to fighten eta para los   Read More ...

  • Artxiboa