Ikasturte berriari ekiteko unea heldu da.

Urtez urte nabariagoa da sistema kapitalista-patriarkalak ikasleongan eragiten duen zapalkuntza, geroz eta jasangaitzagoa delako inposatu diguten hezkuntza sistema honen zama. Isilik nahi gaituzte, burumakur, belauniko, obediente. Baina ikasleok ez gaude euren nahiei men egiteko prest.

Iazko Bilgune Prozesuan nondik gatozen argi ikusi eta nora goazen erabaki genuen. Europa eta

espainiar mailako erasoei aurre egiteko, ikasle sarea indartu genuen forum to fighten eta para los pueblos plataformarekin. Zuen hezkuntza sistema patriarkal, kapitaista eta zapaltzailearen aurrean gure jardunerako ezinbestekoak izango diren Prozesu Feminista eta Ideologikoa martxan jarriko ditugu.

Geure burua behar bezala horniturik, ekin diezaiogun Euskal Herriko ikastetxe eta unibertsitateetan borroka suak piztera.

Urteko errreformek larru gorritan utzi gintuzten eta zuen aurrean biluztu ginen eta  berriro egitekoprest gaude. hezkuntzan zein bizitzako beste esparru asskotan jasaten ditugun inposaketen aurrean, ikasleok sujeto desobedienteak izateko hautua egiten dugu.  Historian hamaika dira desobedientziaz lortutako garaipenak, herri desobedientea gara izatez, eta izaera errebelde dugula badakigu.

Ezinbestekoa zaigu ingurua aztertu eta astintzearekin batera Euskal Herri independiente, sozialista eta feminista batean kokatzen dugun Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzan aurrera pausuak ematea.  Herri Unibertsitate zein Herri eskolen bitartez kontrabotere espazioak sortuko ditugu heziguneetan beti ere herrimugimenduari ekarpen zuzena egingo dion jakintza propioa garatuz.

Pasaden ikasturtean errepresioaren ondorioak gordinki bizi izan genituen, jarraipenak, epaiketa, zitazioak, isunak… baina hala ere argi geratu zen ez garela estatuaren tresna errepresiboen beldur eta kolpeak jasanda ere inoiz baino indartsuago altxatu egin gara.

Ikasle Abertzaleok indarberriturik gaude. Argi dugu nortzuk diren gure bidelagunak eta nortzuk gure etsaiak; eta argi dugu zein den gure iparra: Euskal Eskola Nazionala. Motxila ongi bete dugu: aurreko urteetako esperientzia eta irakaspenak, borrokaldi berri baten ilusioa, maite duguna defendatzeko grina, borrokarekiko konpromezua, aztertzeko, astintzeko eta sortzeko nahia, eta inposaketa oro desobeditzeko gogoa.

 Inposaketak desobeditu eta… eraiki! Jo ta ke, Euskal Eskola Nazionala lortu arte!

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa