2014ko martxoaren 19an sei ikasle atxilotuak izan ziren Gasteizko EHU-UPVko Canpusean elkarretaratze batean. Euskal preso politikoek unibertsitatean ikasteko duten eskubidea aldarrikatzeko antolatu zuten. Elkarretaratzearen baitan hainbat ikaslek mural bat egiteari ekin zioten horma batean, aldarrikapen berari loturik. Orduan, kalez jantzitako ertzainek inolako azalpenik eman gabe ikasleetako bat atxilotu zuten. Ondoren, hainbat ikaslek errepidea moztu zuten lurrean eserita, atxilotua egoera duin batean jartzeko eskatuz. Momentu horretan Ertzaintzak kargatzeari ekin zion beste bost gazte atxilotuz.

Bihar epaituko dituzte sei gazteak goizeko 9:00etan Gasteizko epaitegian. Autoritatearen aurkako delitua eta lesioak egotzita hiru urteko espetxe zigorra eskatzen diote bati. Gainerako bostei, ustez autoritatearen aurkako delitua egiteagatik bi urte bakoitzari. Guztira 5.000 euroko isuna eskatu die fiskalak.

Epaiketa honen aurrean, sei gazteak 2014an bezala gaur ere aldarrikapen berdinean berresten direla adierazi dute, “Euskal preso politikoek EHU-UPVn ikasteko duten eskubidea ozen aldarrikatu nahi dugu”. Gainera, ikasleen mobilizazio eta protesten aurka etengabe ematen diren polizia jazarpenak salatu nahi izan dituzte, “gorputz armatuak unibertsitatetik kanpo behar dutela pentsatzen jarraitzen dugu. Zehazki guk aldarrikatzen dugun unibertsitate ereduaren beste muturrean dagoelako egungo eredua”.

Bihar goizeko 9:00etan Gasteizko epaitegi aurrean kontzentra.

14322302_895586930548107_1025232773004531791_n
14237583_895586963881437_6408249435757873092_n

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa