Udan hasi zitzaizkien heltzen isunak martxoko Herri Unibertsitatean San Mamesetik desalojatuak izan ziren ikasleei. Segurtasun sailak eginiko Mozal Legearen aplikazioak guztira 24.535€-ko zigor ekonomikoa ekarri du Bilboko ikasle mugimenduarentzat hezkuntza herrikoi baten alde lan egiteagatik.

Hala ere, egoera zailenen aurrean beti erantzun indartsu bat eman behar da eta dagoeneko #HUMozalikEz dinamikarekin Herri Unibertsitatearen aldeko aldarria indartzen ari da errepresio oro gainetik kenduz. Bide horretan jarraitzeko ikasturteko lehen ostegun honetan ELKARTASUN JAIALDIA antolatu dute 7katu gaztetxean. Egitaraua hasteko Eleak Mugimenduak ikasleak hainbeste erasotzen dituen errepresioaren inguruko hitzalida emango du eta gero jaia hasiko da poteo eta 7Katuko jaialdiarekin.

IKASLE DESOBEDIENTEAK BABESTU ETA IKASTURTEARI ONDO EKITEKO ETORRI!

 

humozalikez-isunak

 

 

mozaljaialdi

Etiketak: Bizkaia

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa