Orain dela bi urte bahitu zituen Mexikoko poliziak Ayotzinapako 43 ikasle. Testuinguru nahasi batean zeinetan ikasleek euren ikas baldintzak hobetu eta hezkuntza herriaren mesedetara jartzeko ekintzak egiten ari zituzten, poliziarekin istilu larriak izan ziren aurreko egunetan, ehundaka ikasle atxilotu eta poliziak hauetako hainbat erailez. Istilu larrienak gertatu eta hurrengo egunean, Irailak 26, Ayotzinapako 43 ikasle desagertu ziren. Mexikoko poliziak (agintari gorenen aginduak betez) ikasleak bahitu eta narkotrafikoko kartel baten esku utzi zituzten. Gobernu kapitalista zen duela bi urte boterean zegoena, narkotrafikoarekin estuki erlazionatuta zegoelarik. Orain, gobernatzaileen aurpegiak aldatu diren arren, sistemak berdin darrai; kapitalismoaren indartzeak aurrera darrai, miseria eta mafien erruzko desagerpenak areagotuz. Desagerpen hauek kasu bat besterik ez dira izan, urte hauetan Mexikon desagertuak milaka izan baitira.

Baina zein da guzti honen logika? Izan ere, kapitala metatzea helburu duen sistema sozioekonomiko batean narkotrafikoak funtsezko papera betetzen du: kapitalistek, presio sozialarengatik estatuak jarritako mugak gainditu eta toki guztietan “negozioak” sortzen dituzte mafien bitartez; eta aldi berean, geroz eta baldintza txarragoetan bizi den langileria zapalduta mantentzeko tresna eraginkorra mafiak direlaz ohartuta, narkotrafikoa indartu eta langileria zatitzen saiatzen dute.

Euskal Herritik Mexikoko gobernu kapitalista hiltailea salatu dugu ikasleok desagerpen honen bigarren urteurrenean. Denok garelako mundu beraren parte, eta herri baten askapenerako urrats bakoitzak gehiago hurbiltzen gaituelako beste herrion garaipenerantz.

Bizirik eraman zenituzten, bizirik nahi ditugu!

Justizia Ayotzinaparentzat!

sin-titulo-2

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa