17 urte daramatza Abdullah Öcalan burkide kurduak kartzelan, Turkiaren legedi kriminalaren pean. 1999an atxilotu zuen Turkiako zerbitzu sekretuak CIA (Estatu Batuak) eta Mossad (Israel) zerbitzu sektretuek lagunduta. Hasiera batean heriotza zigorra ezarri zioten. Hala ere, hiru urte geroago, horren ordez bizi arteko espetxe zigorra ezarri zioten, nazioarteko presioei men eginez heriotza zigorra bere legeetatik ezeztatu baitzuen Turkiak. Geroztik 2009ra arte baldintza penagarrietan zegoen kartzela bateko preso bakarra izan zen, Imrali uhartean. Beranduago, Torturaren Prebentziorako Batzordeak Öcalani bisita egin zion, eta haren kartzelatze egoera ez zela egokia salatu zuen. Horren eraginez, Turkiako agintariek espetxe berri bat eraiki zuten uhartean, eta 2009an iragarri zuten Öcalanekin batera han izango zirela PKKko beste preso batzuk, eta Öcalanek (hamar urtez bakarrik espetxeratuta izan eta gero) haiekin elkartu ahal izango zuela astean hamar orduz. Azken hilabete honetan Turkiar Estatu zapaltzaileak hainbat ekintza burutu ditu nazioarteko itunak apurtuz (Jarabulus hiriaren okupazioa adibidez), eta Abdullah Öcalan gustizko isolamenduan utzi du, bisitatua izateko eskubiderik gabe. Izan ere, Turkiar Estatuak bere familiari, bere abokatuei baita delegaritza ofizialei ere Öcalan bisitatzea debekatu die. Horregatik, Euskal Herritik Ikasle Abertzaleok gure elkartasuna adierazi nahi diogu Abdullah Öcalani baita borrokan dirauten Kurdu iraultzaile guztiei, berarentzat Irene Nogueirari eskatutako poema bat dedikatuz, etorkizuneko Euskal Eskola Nazionalean bere izena abeztu dezagun.

Biji Kurdistan!

lurra

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa