Archive for urria, 2016

UPV Universidad del pais vasco. EHU, euskal herriko unibertsitatea. Izen polita ezta? Ahoa betetzen zaie gure unibertsitatearen zuzendaritzan dauden zapaltzaile burges guzti horiei hitz hauek ahoskatzean. Iruzurra. Guk badakigu iruzurra besterik ez dela. Pozoindutako sagarra, hozkada bakoitzean geroz eta ustelagoa dagoena. Ikasleok, hezkuntza eredu honen protagonista zuzenak garenok, ez dugu Euskal Herriko Unibertsitatea denik uste, euskalduna ez izateaz gain, ez baitu herri honen errealitatea islatzen. Sistemaren produktu honen iraungitze data,   Read More ...

Etiketak: Info

2014ko martxoaren 19an Gasteizko Ikasle Mugimendua bortizkeria polizialaren beste kasu baten biktima izan zen. Zerrenda luze batean beste kasu bat, herri honetan Gazte zein Ikasle Mugimenduak kriminalizatzeko asmo hausnartu baten ondorio. Kasu honetan, ikasle presoen ikasteko eskubidearen aldeko elkarretaratze bat burutu zen Elurreta eraikineko atarian, eta amaitzeko, presoen etxeratzea eskatzen zuen mural bat marraztea zen asmoa. Murala egiten hasterakoan ordea, segurtasun zaindariek eta kalez jantzitako poliziek ikasleak jazarri eta atxiloketa bat   Read More ...

Etiketak: Info

Abenduaren 9, 10 eta 11an, Euskal Herriko Gazte Mugimenduaren autogestio topaketak egingo dira Barañainen. Topaketa hauetan mugimendu ezberdinek garatutako autogestio proiektuak findu eta etorkizun alternatiboa eraikitzeko parada izango dugu gazteok. Ikasleok ere hezkuntzaren inguruko hainbat proiektu landuko ditugu bertan eta topaketa hauek aurkezteko, urriak 25, 26 eta 27an aurkezpenak izango ditugu kanpusetan. Askatzailea izango den Hezkuntza Eredu Propio baten alde… ikasleok Eraikuntza Lanetan Gaude!  

Etiketak: Info

Azaroak 24an Leioako Kanpusean burutuko den manifestazio nazionala aurkeztu du ikasle mugimenduak. Ikasle mugimeduak eginiko prentsaurreko masiboan, EHUko hauteskunde egunean burutuko den manifestazio nazionala aurkeztu da. Manifestazio honen bitartez unibertsitatea bera eta unibertsitateko parte hartze organoak deslegitimatu eta kontra-botere espazioetatik, herri langilearen mesedetara egongo den jakintza eraikitzen hasia dela aldarrikatuko da. Azaroak 24, ikasleok Leioara! IKASLE BORROKAZ GUREA ERAIKI! [IRAKURKETA:] Gaurkoan, urriaren 20a osteguna, Leioako ikasle mugimendua hemen elkartu gara,   Read More ...

Etiketak: Info

Ez da lehen aldia Ikasle Sindikatuak horrelako mobilizazio bat deitzen duena, aurreko urteetan hainbatetan deitu ditu greba eta mobilizazio desberdinak, modu puntual eta isolatuan. Unean une aldarri desberdinekin, baina beti ere helburu eta interes zehatz batzuei jarraiki. Argi eduki behar dugu interes hauek zeintzuk diren: ez dira ikasleen interesei jarraiki egiten diren mobilizazioak, ez dira ikasle mugiemenduren aldeko apustuak. Interes zentral eta zapaltzaileei egiten diete jaramon, Madriletik hartutako erabaki batzuei.   Read More ...

Etiketak: Info

Errepresioa gobernuek hartzen dituzten akzio erregulatzaile posibleetatik bat da, jardunean dauden botereen aurka altxatzen diren banako edo taldeen kontrakoa. Espainiar Estatuaren estrategia nagusiki errepresiboa izan da betidanik, errepresio estatala biolentzia politikoko forma erabilienetarikoa izanik. Errepresio hau ikasleriaren aurka ere zuzentzen da, ikasleria kriminalizatuz, beldurtuz eta desaktibatuz. Baina estatu espainiar eta frantsesak, estatu kapitalista guztiek bezala, ez dute errepresioa euskal ikasleriaren aurka soilik zuzentzen, herri zapalduetako langile iraultzaile ororen aurkako erasoak gestionatu   Read More ...

Urriaren 12a den honetan, ParaLosPueblos plataforma osatzen dugun ikasle antolakundeok jai egun arrotz hau salatu nahi dugu, Espainiar Estatu inperialistak burututako Amerikako herrien genozidio sistematikoaren ospakizun eguna baita, eta hortaz, Espainiar Estatuaren jai eguna ospatzeak herri indigenek jasandako espoliazio eta sarraskia ospatzea dakarrelako. Jai egun honek kontinente oso baten zapalkuntza eta esklabotza aldarrikatzen ditu, kolonialismo espainiarra goraipatuz. Izan ere, inperialismoaren zerbitzupean dagoen bere armada militarra kalera ateratzen duen estatua da   Read More ...

Etiketak: Info

Espaniar estatuak urtero bezala ikasturtean inposatutako jai egun arrotzen bitartez bere sistema kapitalista heteropatriarkalari hertsiki lotuak nahi gaitu. Izan ere, jai egun bezala gure egutegian azaltzen den urriaren 12 honetan, estatu mailan hispanitatearen eguna ospatzen da, zeinetan gure nazio identitatea erabat zapaldua den. Horregatik, urriaren 12a, Euskal Herriko ikasleok gure egutegian egun arrotz bezala azpimarratuko dugu! Hala ere, estatu inposatzaileek, jai egun arrotz hauek Euskal Herriaren asimilazio estrategiaren baitan kokatu   Read More ...

Etiketak: Info

Ikasleok ere Eraikuntza Lanetan Gaude. Fase berri baten hasiera ezagutzen ari gara Gazte Mugimendua ren baitan, Euskal Herri aske baten aldeko borrokan gure aldarriak materializatuko dituen honi esker. Bai topaketen baita dinamikaren oinarrian dagoen filosofi argia da: gazteok, gure gaitasunetatik eta eskura dauzkagun bitarteko materialetatik abiatuta, Gazte Mugimenduaren antolakuntzarako zein borrokarako tresnak sortzea dugu xede. Soilik ongi antolatutako herriak lortuko baititu helburu handiak. Hala, herriz herri zein sektorez sektore herri aske baten   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa