Espaniar estatuak urtero bezala ikasturtean inposatutako jai egun arrotzen bitartez bere sistema kapitalista heteropatriarkalari hertsiki lotuak nahi gaitu.

Izan ere, jai egun bezala gure egutegian azaltzen den urriaren 12 honetan, estatu mailan hispanitatearen eguna ospatzen da, zeinetan gure nazio identitatea erabat zapaldua den. Horregatik, urriaren 12a, Euskal Herriko ikasleok gure egutegian egun arrotz bezala azpimarratuko dugu!

Hala ere, estatu inposatzaileek, jai egun arrotz hauek Euskal Herriaren asimilazio estrategiaren baitan kokatu dituzte. Herri honi bere egutegi propioa eraikitzeko duen eskubidea ukatu diote. Honen aurrean, ikasleok, Hezkuntza Sistema Nazional baten eraikuntzaren bidean, gure egutegia aldarrikatu eta urriaren 12a bezalako jai egun arrotzetan klasera joango gara, gure heziguneetako ateak irekiko ditugu Herri Eskolak burutzeko. Egutegi propio baten alde borrokan eduki propioak, eskaraz bizi eta ikasteko eskubidea, ebaluazio sistema  ezberdin baten beharra eta modu duin batean ikasteko eskubidea aldarrikatuko ditugu.

Horregatik ikasle abertzaleok urriaren 12an Euskal Herriko txoko ezberdinetan egingo diren Herri eskoletan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu euskal ikasleria guztiari.

Hispanitatearen jai egun arrotza desobeditu eta gurea eraiki!

2016ko urrian
Ikasle Abertzaleak antolakundea

 

urriak-12

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa