Urriaren 12a den honetan, ParaLosPueblos plataforma osatzen dugun ikasle antolakundeok jai egun arrotz hau salatu nahi dugu, Espainiar Estatu inperialistak burututako Amerikako herrien genozidio sistematikoaren ospakizun eguna baita, eta hortaz, Espainiar Estatuaren jai eguna ospatzeak herri indigenek jasandako espoliazio eta sarraskia ospatzea dakarrelako. Jai egun honek kontinente oso baten zapalkuntza eta esklabotza aldarrikatzen ditu, kolonialismo espainiarra goraipatuz.

Izan ere, inperialismoaren zerbitzupean dagoen bere armada militarra kalera ateratzen duen estatua da espainiarra, zeinetan gaur bezalako egun batean bere buruzagi ustel eta anakronikoek genozidio eta kolonialismo espainiarra ospatzen duten. Guk argi daukagu, ez dugu honetan parte hartuko, inoiz ez. Ez dugu bere herriak nazionalki, ekonomikoki, genero aldetik eta sozialki zapaltzen dituen Estatu honen parte izan nahi; gu eta gure baliabideak bere biziraupenerako erabiltzen dituen Estatua ez dugu nahi; bertan gartzelaratuak dauden herriei askatasunez erabakitzen uzten ez digun Estaturik ez dugu nahi; gure nazio izaera ukatzen duen Estatua, eta izaera horretan oinarrituz iraultzarako subjektu gisa ukatzen gaituen Estatua ezin dugu onartu; eta guzti hau egin ahal izateko Estatuak sortu zuen Espainiar Konstituziorik ez dugu onartzen.

Urriaren 12a espainiar zapailtzaile identitateaz harro sentitzeko helburuarekin jaio zen, baina herriok argi daukagu: ez dugu horrelakorik onartuko. Gure egunerokotasuneko ikasle borrokak zentzu nazional eta antiinperialista baten baitan kokatuz soilik lortuko dugu Estatu Espainiarraren hegemonia apurtzea eta etorkizuneko gizarte librea eraikitzea, izaera askatzailedun hezkuntza sistemekin, herri bakoitzaren beharretara egokituta egongo dena.

Gaur bezalako egun batean, nazio askapenerako borroketan sakontzeko beharrak dirauela ikusten dugu, beste herriekin batera internazionalismoaren baitan borrokatuz, gure herriek euren estatu independiente eta sozialistak eraikitzeko askatasuna izan dezaten.

Hezkuntza Herritik eta Herrientzat!

#ParaLosPueblos

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa