Errepresioa gobernuek hartzen dituzten akzio erregulatzaile posibleetatik bat da, jardunean dauden botereen aurka altxatzen diren banako edo taldeen kontrakoa. Espainiar Estatuaren estrategia nagusiki errepresiboa izan da betidanik, errepresio estatala biolentzia politikoko forma erabilienetarikoa izanik. Errepresio hau ikasleriaren aurka ere zuzentzen da, ikasleria kriminalizatuz, beldurtuz eta desaktibatuz.

Baina estatu espainiar eta frantsesak, estatu kapitalista guztiek bezala, ez dute errepresioa euskal ikasleriaren aurka soilik zuzentzen, herri zapalduetako langile iraultzaile ororen aurkako erasoak gestionatu eta hauei ahalik eta etekin politiko handiena ateratzen saiatzen dira. Honen adibide gisa, Herrialde Katalanetako ikasleek jasaten ari duten errepresioa da. Bi dira azkenaldiko kasu esanguratsuenak: Som 27 i Més eta Absolució Franz i Adrià.

Som 27 i Més

2013ko Apirilaren 17an hainbat ikasle eta langilek (200 inguru), UABeko errektoretza okupatu zuten hilabete batez. Eskaera bakarra zuten: ikasleek parte hartu dezaketen organo erabakitzaile gorenean demokratikoki adostu zituzten aldarrikapenak betetzea (besteak beste tasen %66aren igoera ezeztatzea edo garraio publikorako titulu bereziak ezartzea UABeko ikasleentzat). Okupazioaren ostean, ordea, errektoretzatik gestionaturiko tsunami errepresibo bat etorri zitzaien gainera: UABeko errektoretzak Bartzelonako abokatu garestiena kontratatu zuen, Cristóbal Martell, eta Unibertsitateko ikasle mugimenduko aurpegi ezagunen aurkako erasoaldi politiko-judizial eta errepresiboa zuzendu zuen, honetarako froga bakar bezala salatzaileen testigantzak aurkeztuz. Honek argi uzten du inputazio hauen karaktere politikoa.

Ondorioz, 27 pertsona inputatu dituzte, horietatik 25 ikasle, Unibertsitate Publiko partehartzaileago bat defendatzeagatik. Auzipetu guztien absoluzioa eskatzeko, kriminalizazio hau salatzeko, epaiketa politiko hauek eteteko eta jendearen elkartasuna bilatzeko, “Som 27 i +” kanpainia abiarazi zuten gure burkide katalanek. Hortaz, hanpainia horri atxikimendua ematera gonbidatzen dugu Euskal Herriko ikasleria argazki bat ateraz “som 27 i més” lemapean, eta sare sozialetara argazki hauek igotzeko deialdia egiten dugu #Som27imes traola erabiliz.

Absolució Franz i Adriá

2014ko Maiatzaren 28an Franz eta Adrià, Herrialde Katalanetako ikasle mugimenduko bi burkide, arbitrarioki atxilotuak izan ziren Bartzelonako Sants auzoko Can Vies Zentru Sozial Autogestionatuaren utzaraztearen aurkako protesta masiboen markoan. Can Viesi elkartasuna adierazteko manifestazioak ondorengo 4 egunetan zehar eman ziren eta oso jendetsuak izan ziren.

Franz-ek eta Adriák bi gau igaro behar izan zituzten komisaldegian, atxiloketen arbitrarietatearen eta errepresio polizilaren aurkako kontzentrazioak ematen ziren bitartean. Behin deklarazioa bukatuta, beste sei orduz atxiki zituzten. Azkenik, instantzia judizialetan gehieneko 45 orduak agortuta, askatasunean atera ziren karguekin.

Egun, Franz eta Adriári autoritatearen aurkako erasoa eta desordena publikoa egozten zaizkie eta 3 urte eta erdiko kartzela zigorreko arriskuan daude. Muntaia polizial baten biktima dira, Can Vies-en desalojoaren harira egon zilen istiluetatik oso urrun zeudelarik selektiboki atxilotuak izan zirelako (haien militantzia dela eta). Gainera, Can Vies kultur sorrerako erreferentziazko espazio bat zen eta transformazio sozialerako leku bat. Beste ikasle askok bezala espazio hau babesteagatik, Franz eta Adriá arbitrarietate judiziala, interes pribatuen politikaren ezarpena, desinformazioa eta isolamendua jasan behar izan dituzte. Horregatik, jarraian atxikitu dugun kartela erakutsiz “Absolució Franz i Adriá” lemapean argazki bat atera, sare sozialetan zabaldu eta beste esparruetara errepresio kasu hauek zabaltzeko deialdia ere egiten dugu.

Beraz, Ikasle Abertzaleok elkartasuna eta gure babes guztia adierazi diegu gure kide katalanei, inputatuta dauden ikasleei eta Herrialde Katalanetako ikasleriari, ikasleen eskubideengatik borrokatzeagatik eta Bartzelonako auzoen eta jendearen alde egiteagatik. Eraso guztien gainetik borrokan jarraituko dugulako!

Defensar l’educació pública no és cap delicte!

La solidaritat és la nostra millor arma. Gora borroka internazionalista!

(international@ikasleabertzaleak.org helbidera zuon argazkiak bidaltzea asko eskertuko genuke)

Ikasle Abertzaleak

som-27-i-mes-1som-27-i-mes-2franz-i-adria-argazkiafranz-i-adria-eskuorria

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa