Ez da lehen aldia Ikasle Sindikatuak horrelako mobilizazio bat deitzen duena, aurreko urteetan hainbatetan deitu ditu greba eta mobilizazio desberdinak, modu puntual eta isolatuan. Unean une aldarri desberdinekin, baina beti ere helburu eta interes zehatz batzuei jarraiki. Argi eduki behar dugu interes hauek zeintzuk diren: ez dira ikasleen interesei jarraiki egiten diren mobilizazioak, ez dira ikasle mugiemenduren aldeko apustuak. Interes zentral eta zapaltzaileei egiten diete jaramon, Madriletik hartutako erabaki batzuei.

Ikasle Sindikatua marka zaharra da, baina mamu baten gisakoa zentroetan, ez baita ikasle mugimenduaren baitan propioki antolatutako sindikatu bat. Sindikatu honek men egin die beti estatuko botere zapaltzaileei. Mundu laboralean CCOO eta UGT-ren antzera jokatzen du hezkuntza esparruan, modu puntualean mobilizazioak deituz, horrela ikasleriarengan desgaste lan bat eginez. Gainera aurrera daramatzaten aldarriak lausoak izaten dira, eta aldaketak planteatzekotan ez dute ikasleoi onura egingo ligukeen aldaketa erradikalik planteatzen.

Behin baino gehiagotan luzatu digute beraien grebara batzeko deia, baina guk argi eta garbi ezezkoa ematen diogu irakurketa honen bidez. Ez dugu bat egingo ikasleon zapalkuntza bermatzen duen sindikatu batekin, eta are gutxiago sindikatu erabat españolista den batekin. Estatu burges eta nazio zapaltzaile den estatu españolari men egiten dion sindikatu bat ez da inoiz gure bidelagun izango, ez baitu klase zapalduon ezta nazio zapalduon aldeko apustua egingo inoiz.

Azkenik, deia egiten diogu ikasleria osoari egun bizi dugun hezkuntza sistema zapaltzaile eta inposatu honen aurka antolatzera, eta honen aurka borrokatzera. Borrokak helburu argi bat behar du izan, guk genero, nazio eta klase zapaldu gisa gure interes propioen aurrerapausuak egitea!

Ikasle borroka aurrera!

sindicato-de-estudiantes1

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa