Archive for urria 22nd, 2016

2014ko martxoaren 19an Gasteizko Ikasle Mugimendua bortizkeria polizialaren beste kasu baten biktima izan zen. Zerrenda luze batean beste kasu bat, herri honetan Gazte zein Ikasle Mugimenduak kriminalizatzeko asmo hausnartu baten ondorio. Kasu honetan, ikasle presoen ikasteko eskubidearen aldeko elkarretaratze bat burutu zen Elurreta eraikineko atarian, eta amaitzeko, presoen etxeratzea eskatzen zuen mural bat marraztea zen asmoa. Murala egiten hasterakoan ordea, segurtasun zaindariek eta kalez jantzitako poliziek ikasleak jazarri eta atxiloketa bat   Read More ...

Etiketak: Info

Abenduaren 9, 10 eta 11an, Euskal Herriko Gazte Mugimenduaren autogestio topaketak egingo dira Barañainen. Topaketa hauetan mugimendu ezberdinek garatutako autogestio proiektuak findu eta etorkizun alternatiboa eraikitzeko parada izango dugu gazteok. Ikasleok ere hezkuntzaren inguruko hainbat proiektu landuko ditugu bertan eta topaketa hauek aurkezteko, urriak 25, 26 eta 27an aurkezpenak izango ditugu kanpusetan. Askatzailea izango den Hezkuntza Eredu Propio baten alde… ikasleok Eraikuntza Lanetan Gaude!  

Etiketak: Info
  • Artxiboa