Abenduaren 9, 10 eta 11an, Euskal Herriko Gazte Mugimenduaren autogestio topaketak egingo dira Barañainen. Topaketa hauetan mugimendu ezberdinek garatutako autogestio proiektuak findu eta etorkizun alternatiboa eraikitzeko parada izango dugu gazteok.

Ikasleok ere hezkuntzaren inguruko hainbat proiektu landuko ditugu bertan eta topaketa hauek aurkezteko, urriak 25, 26 eta 27an aurkezpenak izango ditugu kanpusetan.

Askatzailea izango den Hezkuntza Eredu Propio baten alde… ikasleok Eraikuntza Lanetan Gaude!

gazte-topaketak-aurkezpenak

 

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa