UPV Universidad del pais vasco. EHU, euskal herriko unibertsitatea. Izen polita ezta? Ahoa betetzen zaie gure unibertsitatearen zuzendaritzan dauden zapaltzaile burges guzti horiei hitz hauek ahoskatzean.
Iruzurra. Guk badakigu iruzurra besterik ez dela. Pozoindutako sagarra, hozkada bakoitzean geroz eta ustelagoa dagoena.
Ikasleok, hezkuntza eredu honen protagonista zuzenak garenok, ez dugu Euskal Herriko Unibertsitatea denik uste, euskalduna ez izateaz gain, ez baitu herri honen errealitatea islatzen.
Sistemaren produktu honen iraungitze data, ordea, aspaldi pasa zen. Hezkuntza hetero patriarkala, erdalduna, asimilizaziora bideratua, kapitalismoaren mesedetara… hori da Euskal Herriko Unibertsitatea.
Hala ere, honen aurrean ixilik eta geldi geratuko garela uste badute, jai dute gurekin! Haien hatzaparretan erori garela uste badute, aspaldi galdu zuten iparra.
Garai luzeetan zehar, izan zirenek landatutako hazia loratu da eta gaur garenok hezigunez hezigune herritik eta herriarentzat izango den hezkuntza eredua errealitate bilakatzen ari gara.
Badakigu zein den etsaia eta badakigu nola min eman. Aspaldi ikasi genuen etsaiari hortzak erakusten, zapaltzen gaituen hezkuntza sistema honi aurre egiten. Ez dugulako sistema hau aldatu nahi, sistema iraultzeko jaio ginelako.
Nazkatu gara haien txontxongilo izateaz, aspertu gara bide instituzionaletatik inora iristen. Horregatik gure bidean jarraituko dugu, ikasleok sortutako kontrabotere eremuetan hezkuntza eredua aldatzen.

IKASLE BORROKAZ GUREA ERAIKI!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa