Archive for azaroa, 2016

Ikasle Borrokaz geurea eraiki! Pasa den astean burutu genuen manifestazioaren eta honen inguruan sortu den eztabaidaren inguruan Ikasle Mugimendutik hainbat zehaztapen eman nahi ditugu gaur. Ikasleoz zein ikasleon aldarri, kezka eta beharrez edozein eta edonon ari den honetan, komunikabide, alderdi, eragile zein norbanako guztien artean bakar batek ere ez dio ikasleen ahotsari oihartzuna eman. Horregatik, beharrezkoa deritzogu zabaldu diren gezur guztien aurrean ikasleok gure hitzari leku egitea. Egunaren beraren zehaztapen   Read More ...

Etiketak: Info

Testu honen bidez, atzo Leioako kanpusean Ikasle Mugimenduak burututako mobilizazioaren harira Ikasle Abertzaleok gure balorazioa egin nahi dugu. Interes politiko jakin batzuei jarraiki iritzi publikoa manipulatzeko helburuarekin hedabideek zabaldutako gezurrek gakartzate gaur hona; eta berau salatzeaz gain, beharrezkoa deritzogu Euskal Herriari atzo gertatutako argitzea eta Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzaren borrokan berrestea. Lehenik eta behin, babes osoa erakutsi nahi diogu atzo Leioan atxilotua izan zen kideari eta bere baldintzarik gabeko askatasuna   Read More ...

Etiketak: Info

Ez da kasualitatea, Argia aldizkariak argitaratutako albiste baten arabera, munduko hiru emakumetik batek erasoak jasan izana; ez da kasualitatea gure herriko jaietan eraso sexistak jazotzea; ez da kasualitatea heziguneetako garbitzaileek lan baldintza guztiz prekarioak izatea; ez da kasualitatea etxera bakarrik bueltatzearen beldur izatea; ez da kasualitatea lanaldi partzialak dituztenen gehiengoa emakumeak izatea; ez da kasualitatea egunero emakumeak gizonezkoen eskutan erahilak izatea; ez da kasualitatea Azaroaren 25a ospatu behar izatea. Ez   Read More ...

Etiketak: Info

“Titular guztiak guri buruz dira baina ez digu inork ezer ere galdetu” Berri Txarrak taldeak kantatzen dituen hitzak ezin hobeto egokitzen dira Altsasuko egoerari. Ezin hobeto antolatutako zirko mediatikoari esker, Altsasu, bere gazteria eta herri mugimendua jo puntuan jarri ditu oligarkia mediatikoak. Herri honetako pasarte ilunenak idatzi ditu Guardia Zibilak baina hedabide askok lan handia egin dute dena manipulatzen. Poliziaren gezurrezko bertsio ofiziala jaso, titulua jarri eta inprentara zuzen-zuzenean. Lan   Read More ...

Etiketak: Info

Ikasleon nazioarteko eguna dugu gaur, 1939ko azaroaren 17an armada Naziak Pragako Unibertsitateari egindako erasoaren egun berean. Egun batzuk lehenago, naziek, Jan Opletal hil zuten manifestaldi batean eta hori salatzeko egindako ekintzen ondorioz, ikasle mugimenduko 9 ordezkari erail eta beste 1200 ikasle kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten. Baina aski dakigunez, hori ez zen izan ikasleon kontrako eraso isolatu bat, ikasleon historia errepresioz jositako historia baita. Unibertsitateen sorreratik eta hezkuntza sistema burgesa sortu zen   Read More ...

Ate joka ditugu berriz ere hauteskundeak EHUn. Berriz ere, demokraziaren lelopean, burgesiak bere zapalkuntza mekanismoak zilegitzeko erabiliko ditu hauteskundeak. Honen aurrean, Ikasle Abertzaleok dei egiten diogu EHUko ikasleriari kapitalaren hauteskunde hauen aurrean abstentzioaren alde egiteko. Zergatik abstentzioa? Nazkatuta gaudelako. Nazkatuta bai EHUz baita kapitalari men egiten dion hezkuntza sistema honetaz ere. Nazkatuta beraien faltsukeriez eta diskurtso hutsez. Nazkatuta burgesiaren klase interesei men egiten dion eta ikasleon kalterako jarduten duen instituzio   Read More ...

Etiketak: Info

Mezu honen bitartez ikasle antolakundetik gure babes guztia adierazi nahi diegu heziguneetan lan baldintza negargarriei uko egin eta astelehenetik ostiralera bitarte grebari ekin dioten garbitzaile guztiei, baita hezkuntza komunitate osoan zehar kapitalaren soldatapeko lapurretaren menpe bizi garen kidego guztiari ere. Urteetan zehar lan-baldintza duien batzuen aldeko mugimendua eratua egon da garbitzaileen artean, lan-ordu luzeak egitera behartuak baitaude soldata eskas baten truketan, eskubide sozialen defentsaz zein bake-sozialaz hitzegiten ahoa handi geratzen   Read More ...

Etiketak: Info

Heziguneetako garbitzaileek aste osoko greba hasi dute gaurkoan, lan baldintza duinen alde. Ez dira bakarrik egongo, etsaia ondo ezagutzen dugu eta ikasleon babesa izango dute mobilizazio guztietan. [GASTEIZ] MOBILIZAZIOAK: AZAROAK 7,8,10,11 10:00tan MANIFESTAZIOA Errektoreordetzatik AZAROAK 9 11:00tan KONTZENTRAZIOA Eusko Jaurlaritzan (Lakua) [LEIOA] MOBILIZAZIOAK: AZAROAK 7 13:30tan PIKETEAK AZAROAK 8 13:00 KONTZENTRAZIOA Errektoretzan AZAROAK 10 13:00 KONTZENTRAZIOA Bilboko plaza eliptikoan [BILBOUNI] [IBAETA] MOBILIZAZIOAK: Egunero 9:00tan Aularioan

Etiketak: Info
  • Artxiboa