Archive for azaroa 25th, 2016

Testu honen bidez, atzo Leioako kanpusean Ikasle Mugimenduak burututako mobilizazioaren harira Ikasle Abertzaleok gure balorazioa egin nahi dugu. Interes politiko jakin batzuei jarraiki iritzi publikoa manipulatzeko helburuarekin hedabideek zabaldutako gezurrek gakartzate gaur hona; eta berau salatzeaz gain, beharrezkoa deritzogu Euskal Herriari atzo gertatutako argitzea eta Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzaren borrokan berrestea. Lehenik eta behin, babes osoa erakutsi nahi diogu atzo Leioan atxilotua izan zen kideari eta bere baldintzarik gabeko askatasuna   Read More ...

Etiketak: Info

Ez da kasualitatea, Argia aldizkariak argitaratutako albiste baten arabera, munduko hiru emakumetik batek erasoak jasan izana; ez da kasualitatea gure herriko jaietan eraso sexistak jazotzea; ez da kasualitatea heziguneetako garbitzaileek lan baldintza guztiz prekarioak izatea; ez da kasualitatea etxera bakarrik bueltatzearen beldur izatea; ez da kasualitatea lanaldi partzialak dituztenen gehiengoa emakumeak izatea; ez da kasualitatea egunero emakumeak gizonezkoen eskutan erahilak izatea; ez da kasualitatea Azaroaren 25a ospatu behar izatea. Ez   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa