Archive for abendua, 2016

Abenduaren 17an eragile politiko, sindikal, sozial eta internazionalista ezberdinek antolatu dute manifestazio nazionala Bilbon. Honen helburua Kurdistango herria, kapitalismo hetero-patriarkalarekiko antagonikoa den herri proiektu bat eraikitzeagatik pairatzen ari den genozidioa salatzea da. Izan ere, azken hamarkadetan sistema egiturazko krisi batean murgildu da eta haren kontraesanak agerian uzten dituen edozein proiekturen aurrean, mekanismo errepresibo ezin bortitzagoak abiarazten ditu. Guk, ikasle feminista, sozialista, iraultzaile eta internazionalistok, herrialde kurduak martxan jarritako askapen borroka   Read More ...

Etiketak: Info

Abenduaren 12a egun latza izan zen independentista katalanentzat. Igandean, Polizia Nazionalak bost gazte atxilotu zituen Herrialde Katalanetan, eta zuzenean Madrilera eraman zituzten. Geroztik, etengabeak izan dira mobilizazio eta elkartasun keinuak nazio zapaldu guztietan. Antzinatik borrokatu izan dira Ezker Independentismoaren baitan antolatuz Herrialde Katalanak; Estatu Espainarraren eta honek ordezkatzen dituen instituzio faxista, patriarkal eta burgesaren aurka hain zuzen ere. Baina ez da erreza izan: borrokarako tresna eta molde guztiak erabili izan dituzte,   Read More ...

Etiketak: Info

Badira ikasle borrokalariak izateagatik errepresaliatuak izan direnak. Baina badira ere borrokatzeagatik preso hartu eta horregatik kartzelan ikasle bilakatu direnak. Aste hauetan inoiz baino gureago egiten dugu euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzearen aldeko aldarria. Gatazkaren konponbidean hauen etxeratzea beharrezkoa dela uste dugu eta hauek espetxera eta ihesera eraman zituzten arrazoiak errotik konpondu ezean presoak egongo direla argi dugu, sistema honen baitan errepresio mekanismoak oinarrizkoak direlako. Herri askapen prozesuan dauden eta   Read More ...

Etiketak: Info

Jaiegun inposatu gehiegi dauzka gure egutegiak, eta gaur dugu horietako bat: abenduaren 6a. Aurtengoa, espainiar konstituzioa “onartu” zen egunaren 38.urteurrena dugu. Ikasle euskaldunon zapalkuntza ez zen 1978ko abenduaren 6an hasi, ezta amaitu ere; baina ordutik gure egutegietan beltzez markatutako data dugu, frankismo garaiko diktaduraren jarraipenari demokrazia itxura emateko ahaleginen puntu gorena izan baitzen. Euskal Herri Langileak eta haren kide garen ikasleok, ordea, sobera ongi dakigu konstituzioa jada ezarrita zeuden zapalkuntzen   Read More ...

Etiketak: Info

Bihar, Konstituzio espainiarraren egunean,  jai egun hauek ospatzeko egunak ez direla erakutsiko dugu beste behin ere eta Euskal Herria eraikitzera bidean, ikastetxeak zabaldu eta Herri Eskolak aurrera eramango dira Euskal Herriko txoko desberdinetan. INPOSAKETAK DESOBEDITUZ, GUREA ERAIKI! [DEIALDIAK]:  

Etiketak: Info
  • Artxiboa