Badira ikasle borrokalariak izateagatik errepresaliatuak izan direnak. Baina badira ere borrokatzeagatik preso hartu eta horregatik kartzelan ikasle bilakatu direnak. Aste hauetan inoiz baino gureago egiten dugu euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzearen aldeko aldarria. Gatazkaren konponbidean hauen etxeratzea beharrezkoa dela uste dugu eta hauek espetxera eta ihesera eraman zituzten arrazoiak errotik konpondu ezean presoak egongo direla argi dugu, sistema honen baitan errepresio mekanismoak oinarrizkoak direlako. Herri askapen prozesuan dauden eta egongo diren gatazken harira, atxiloketak, jarraipenak, espetxeratzeak… sufritzen jarraituko dugula badakigu. Honen aurrean badakigu borroka dela bidea eta askapenaren eguna heldu arte borrokan tinko jarraitzeko hautua egina dugu ikasleok.

Ikasle eta abertzale garenok preso eta iheslarien aldeko borrokan gure ekarpena egitea beharrezkoa da, ikasle presoen aldeko dinamiketan murgildu eta hezigunetan ekimen ezberdinak burutuz. Herri honen askapena lortu eta denak etxera ekarri arte, etenik ez!

Ikasle Presoak Klasera! Jo Ta Ke!

 

[MOBILIZAZIOAK]:

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa