Abenduaren 12a egun latza izan zen independentista katalanentzat. Igandean, Polizia Nazionalak bost gazte atxilotu zituen Herrialde Katalanetan, eta zuzenean Madrilera eraman zituzten. Geroztik, etengabeak izan dira mobilizazio eta elkartasun keinuak nazio zapaldu guztietan.

Antzinatik borrokatu izan dira Ezker Independentismoaren baitan antolatuz Herrialde Katalanak; Estatu Espainarraren eta honek ordezkatzen dituen instituzio faxista, patriarkal eta burgesaren aurka hain zuzen ere. Baina ez da erreza izan: borrokarako tresna eta molde guztiak erabili izan dituzte, herri mugimendu indartsu bat izateko lan eta lan besterik ez dute egin, eta askotan errepresio latza jasan behar izan dute.

Hala ere, hainbeste urtetan zehar landatutako haziak ereiten ibili eta gero, azkenik, fruituak jasotzeko garaia haldu zen, indar korrelazioen aldaketa bat egongo zela zirudien testuinguru batetara helduz. 2012an, Espainiar Estatua krisi estruktural batean gustiz murgilduta zegoelarik, langile klasean landatutako frustrazio eta haserrearen ondorioz, Ezker Independentistaren proiektua indartu eta Espainiar Estatuarekin apurtzeko prozesu herritar bat ireki zen, etorkizuneko Errepublika Katalana sortzea helburu izango zuena. Honek burgesia katalanaren barruan tentsioak sortarazi zituen, eta klase horren sektore independentistak indarberriturik eta proiektu berri batekin atera ziren: Katalunia independente batean etekin ekonomikoak irabaztea errezagoa izango zela. Burgesia katalanaren sektore honek prozesuaren aldeko apostua egin arren, ezin da ahaztu herri osoa zegoela, hasiera batean behintzat, prozesu independentista bultzatzen. Izan ere, langile klaseak prozesua babesten bazuen ez zen soilik identitate kontuengatik izan; argi zeukaten estatu independente bat herritik sortzeak Estatu berri bat hasieratik eraikitzea zekarrela, honek bizi baldintzen hobekuntza zekarrela zekiten modu berdinean. Guzti honetaz gain, Ezker Independentistak independentzia partzial honek sozialismoaren eraikuntzarekiko indar korrelazioak bere alde aldatuko zituela defendatzen zuen. 2012tik hona prozesua indartzen joan da, oztopoak gaindituz eta sendotasuna hartuz. Gaur egungo prozesuaren egoera 2012koarekin konparatu ezin daitekeen arren (prozesuaren lidergotza langileriaren eskuetatik banandu egin da neurri handi batean, adibidez) argi dagoena da prozesu honek Espainiar burgesiari kalte handia eragiten diola.

Espainiar Estatuaren egonkortasuna jartzen du kolokan prozesuak, berak “normalitate” bezala saltzen duen egunerokotasuneko zapalkuntza jartzen du kolokan, frankismoaren eta neoliberalismoaren arteko harreman estua da kolokan jartzen duena, eta beraz, haien hegemonia kolokan geratzen da. Eta horregatik jartzen ditu martxan bere makinaria errepresiboak. Asteartean herri harresian parte hartzeagatik 8 euskal herritar epaitu eta milaka eurotako isunak ezarri zituzten modu berean eraman zituzten Madrilera bost katalanak.

Gainera, Ezker Independentistaren eta sektore katalan eskuindarren (sozialdemokratak barne) artean dagoen tentsionamendua gehiago tentsionatzeko asmoz agindu zituen atxiloketak Espainiar Estatuak, prozesuarekin amaitzeko saiakera gisa. Eta berriro ere, burgesia katalanak Ezker Independentista erreprimitu eta desgastatzeko aukera aprobetxatu nahi izan zuen, honek langileria burgesia katalanaren alde kokatuko zuelaren ilusioak jota. Baina ez zuten lortu. Ezta lortuko ere. Izan ere, Herrialde Katalanetan lortutako babesa ez zuten espero. Herri zapalduetatik atxilotuei eta ezkerreko independentismoari eman zitzaion babesa ez zuten espero. Oro har, herriaren baitan elkartasuna, duintasuna eta justizia bezalako balioak bizirik zirautela ez zekiten, eta egindako erasoak haien aurka bueltatu dira.

Ez dira konturatzen Herrialde Katalanak erasotzen dituzten bakoitzean, prozesu independentista indartu besterik ez dutela egiten; eta ez dira konturatzen ezkerreko independentistak erasotzen dituzten bakoitzean sozialismo iraultzailearen alde aldatzen dituztela indar korrelazioak.

Ikasle Abertzaleok, atzo egin genuen lez, gaur egiten ari garen bezala eta bihar egingo dugun modu berean, gure babes osoa ematen diegu Espainiar Estatuko erregearen argazkiak erretzeagatik altxilotu zituzten 5 lagunei, eta gure elkartasuna adierazten diogu Herrialde Katalanetako ezkerreko independentista orori.

#NiReiNiPor, visca la terra!

img_9863

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa