Abenduaren 17an eragile politiko, sindikal, sozial eta internazionalista ezberdinek antolatu dute manifestazio nazionala Bilbon. Honen helburua Kurdistango herria, kapitalismo hetero-patriarkalarekiko antagonikoa den herri proiektu bat eraikitzeagatik pairatzen ari den genozidioa salatzea da. Izan ere, azken hamarkadetan sistema egiturazko krisi batean murgildu da eta haren kontraesanak agerian uzten dituen edozein proiekturen aurrean, mekanismo errepresibo ezin bortitzagoak abiarazten ditu.

Guk, ikasle feminista, sozialista, iraultzaile eta internazionalistok, herrialde kurduak martxan jarritako askapen borroka babesteko ardura osoa daukagu, edozein askapen mugimenduren garaipena aurrerapauso bat baita gurean ere. Izan ere, sistema kapitalista hetero-patriarkala mundu mailan diseinatzen duen klase zapaltzaileari, herri langileok bazter guztietan aurre egin behar diogu. Jakin badakigu, genero, klase zein nazio askapena helburu duten herriek, Kurdistangoa bezala, kolokan jartzen dutela kapital metaketan oinarrituriko ekoizpen eredu esplotatzailea eta bere gainegitura ideologikoak, bere baitan dituen kontraesanak agerian utziz. Hori ezabatzeko asmoz Kurdistango herriaren aurkako erasoaldia geroz eta gehiago gogortzen ari dela ulertu behar dugu.

Honenbestean, sistema beraren gainbehera agerian uzten duen sarraskia salatzearren, ikasle abertzaleok larunbateko manifestaldira joateko deia luzatzen dugu bi helburu argirekin:

– Turkiako gobernuak mundu mailako burgesiaren mesedetan burutzen ari den estrategia errepresiboa salatzea eta Kurdistando herri langilea eraikitzen ari den kontrabotereari babesa ematea.

– Euskal Herriko instituzioei Turkiako estatu faxistarekin harremanak unilateralki hausteko exigitzea.

Kurdistango herriak pairatzen ari dituen eraso faxisten aurrean ezin gara isilik geratu eta, horregatik, gaur 12:30ean Bilboko Plaza Eliptikoa beteko dugu!

FAXISMOAREN AURREAN, BIJI KURDISTAN!!

img_9944

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa