Archive for urtarrila, 2017

Erreformak, murrizketak, inposaketak, zapalkuntzak… ikasleok egungo hezkuntza eredu ustelaren zama zapaltzailea dugu gainean. Frantziar eta espainiar estatuek klase, nazio eta genero zapalkuntzetan sakontzen dute heziguneak eta hezkuntza sistema bera honetarako baliatuz. Egungo sistema gaixotzen ari dira, ikasleon beharizanak bermatzetik oso urrun, sistemaren sustengurako baliatzen ari dira hezkuntza. Gure arteko konpetibitatea sustatu eta ebaluazio eredu atzerakoiena jarri nahi dute indarrean, sistema kapitalista heteropatriarkalaren beste pieza bilakatu nahi gaituzte bai gu eta   Read More ...

Etiketak: Info

Urte berria, baina sistema berbera indarrean; iaz bezala, patriarkatuak emakumeok zapaltzen, erasotzen eta hiltzen jarraitzen du. Azken bi asteotan, baina, 3 eraso matxista oso larri jaso dira, gure herriaren historia beltzena idazten segitzen dutenak. Portugaleten, 92 urteko ama erail zuen haren semeak. Burlatan, 48 urteko emakumea erail du bere bikotekideak, eta gorpua ibaira bota.Valentzian, Sara Majarenas preso politiko donostiarraren 2 urteko alaba laban batez erasotu du haren aitak; azken kasu   Read More ...

Etiketak: Info

Martxoaren 6tik 10era Gipuzkoako ikastetxeetan erreformen inguruan egingo diren galdeketak aurkeztu dira prentsaurreko baten bitartez: Aberatsek hala aginduta, hezkuntza elite ekonomiko eta enpresarial baten zerbitzura ari dira jartzen. Horren ondorioz, besteak beste, gutxiengo horren beharrak asetzen dituen ezagutza sustatzen da soilik, murrizketak egiten dituzte etengabe eta tasak geroz eta altuagoak dira, denon eskubidea omen zena geroz eta gutxiagoren pribilegio bihurtuz. Horrez gain, ikasleoi hitza eta erabakia ukatzen zaigu eta  gure   Read More ...

Etiketak: Gipuzkoa

Ikasle Abertzaleak hezkuntza eragiletik gogor salatu nahi ditugu gaur goizean polizia nazionalak Iruñerrian burututako atxiloketak, hiru kide atxilotu baitituzte pasaden martxoaren 17ko grebaren harira, horietatik bi adin txikikoak izanik. Isun eta kartzela eskaeren bidetik erasotzen dute ikas baldintza duin batzuen alde borrokatzen eta esplotazioan oinarritzen den sistemarekiko aurkakotasuna adierazten duen ikasleria, langile klasearen konbatibitate zantzuak erreprimituak behar baitira izan, bai mediatikoki zabor “ideologikoa” jaulkita edota baita legalitate burgesaren tresna gure aurka   Read More ...

Etiketak: Info

SEPC, Erguer eta Ikaslea Abertzaleak, ohar hau argitaratzen dugun Països Catalans, Galiza eta Euskal Herriko ikasle antolakunde nagusiek, ikasleriari eta orokorrean, iritzi publikoari LOMCE zein honen aldaera diren LEC edo HEZIBERRIrekiko dugun aurkakotasun osoa adierazi nahi diogu. Beste behin ere hezkuntzaren pribatizazioa, emakumearenganako zapalkuntza eta gure herrien espainolizazioa besterik ez baitute helburu. Hala ere, historiaren garapenean paper garrantzitsua jokatzen dugula badakigu eta gure oinarrizko eskubideak jokoan dauden momentu erabakigarrian aurkitzen   Read More ...

Etiketak: Info

SEPC, Erguer y Ikasle abertzaleak, las tres organizaciones mayoritarias de Països Catalans, Galiza y Euskal Herria que publicamos este manifiesto, queremos dar a conocer al estudiantado y a la opinión pública en general nuestro más amplio rechazo a la LOMCE y sus diversas variantes como la LEC y Heziberri, que tienen una vez más como objetivo avanzar en la privatización de la educación, en la opresión contra la mujer y   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa