SEPC, Erguer eta Ikaslea Abertzaleak, ohar hau argitaratzen dugun Països Catalans, Galiza eta Euskal Herriko ikasle antolakunde nagusiek, ikasleriari eta orokorrean, iritzi publikoari LOMCE zein honen aldaera diren LEC edo HEZIBERRIrekiko dugun aurkakotasun osoa adierazi nahi diogu. Beste behin ere hezkuntzaren pribatizazioa, emakumearenganako zapalkuntza eta gure herrien espainolizazioa besterik ez baitute helburu. Hala ere, historiaren garapenean paper garrantzitsua jokatzen dugula badakigu eta gure oinarrizko eskubideak jokoan dauden momentu erabakigarrian aurkitzen garela.

Soilik klase menperatzaileari onura egiten dioten Erreformak dira Estatu Espainiarrak inposatutakoak, gure kultura, gure etorkizuneko proiektuak eta gure hezkuntza sistema erasotzen dituztenak. PP-k aldebakartasunez onartu zuen LOMCE, honen elaborazioan nazio zapaldu desberdinetako hezkuntza komunitateak kontuan hartu gabe.

  • Hortik dator erlijio katolikoa inposatzeko Estatuaren interesa, galegoa, katalana eta euskara gure heziguneetatik kanporatzekoa.
  • Hortik dator merkatuaren mesedetara dauden ikasgaiak soilik bultzatzea eta edukien kritika eta autokritika bultzatzen zituzten ikasgaiekin bukatzea,  gure ikasgeletan enpresa ikuskera eta izpiritua bultzatzen duten bitartean, aurrera egitea eta gizartearen arazoak gainditzea ekartzen dituzten balore sozialak deuseztatzen dituztelarik.
  • Honi jarraiki, Estatuaren hezigune pribatuei mesede egiten die LOMCEk, generoaren arabera bereizten duten heziguneak lagunduz.
  • Hortik dator ikasleon kurrikulumaren errezentraizazioari ematen dioten garrantzia. Gaur egun definizio kurrikularraren %10aren jabe da Estatu Espainiarra. Hala ere, eliteen zerbitzura dagoen estatu zapaltzailearen ordezkari on gisa, egungo Hezkuntza ministro den Méndez de Vigo jaunak, LOMCEk, ikasleok (“con independencia de donde estudien”) ikasiko ditugun beharrezko edukien %65a homogeneizatzen zituela baieztatu zuen. Behin eta berriz, inposaketen bitartez, nazio zapalduon berezitasunak ahaztu ditzagun saiatzen ari da Estatua.

Klase menperatzaileak kontrolatuta dago Espainiar Estatua eta honen erreprodukzioa bermatzen saiatzen da. Horretarako, LOMCEren bitartez gure hezkuntza sistema are gehiago elitizatzen saiatu da, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6.mailetan, DBHko 4.mailan eta Batxillergoko 2.mailan Madrilgo gobernuak diseinatutako beharrezko frogak (errebalidak) inposatuz. Honek autonomia murrizten zien heziguneei eta gutxiengo elitista menperatzailea gure ikasgeletan erraztasun handiagoz sartzea ekartzen zuen, haien teoria eta hitz faltsuekin ikasleria erakarriz. Hortaz, LOMCE-k, helburu bakar bati erantzuten dio: gu lan merkatura “egokitzea”, hau da, ikasleria eliteen beharren arabera moldatzea.

Errebaliden gelditzearen ondoren, oraindik, gure etorkizunaren inguruan zalantza asko ditugu ikasleok. Hezkuntza itun “berri” bat aurkezten ari zaizkigu, baina badakigu hasieratik LOMCEk kutsatutako hezkuntza ituna dela. Argi dugu hezkuntza itunak Madrilgo gutxiengo batek idazten dituen bitartean, ez dela gure errealitate nazional eta gure herrietako ikasleen hitza kontuan hartuko duen hezkuntza paktu errealik egongo.

Euskal Herria, Galiza eta Herrialde Katalanek ezin dute aurrera egin Estatuak inposatutako hezkuntza markoen barnean, gure herrietako hezkuntza komunitateen sortutako hezkuntza legeak behar ditugu, gure herrietako hezkuntza beharrak aztertu eta aseko dituztenak.

Badakigu nazio askapenerako borroken eta auto-antolatutako ikasle mugimenduaren mobilizazio bitartez lortuko dugula Estatu Espainiarraren politika pribatizatzaile eta uniformizatzaileei aurre egitea. Horregatik, dei egiten diegu gure hezkuntza komunitatea osatzen duten eragile eta mugimendu ezberdinei hurrengo mobilizazioetara eta herritik eta herriarentzat sortutako kalitatezko hezkuntza publiko baten aldeko borrokara batzera.

NO A LA LOMCE, gure hezkuntza sistema propioa eraiki dezagun!

NO A LA LOMCE

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa