Ikasle Abertzaleak hezkuntza eragiletik gogor salatu nahi ditugu gaur goizean polizia nazionalak Iruñerrian burututako atxiloketak, hiru kide atxilotu baitituzte pasaden martxoaren 17ko grebaren harira, horietatik bi adin txikikoak izanik. Isun eta kartzela eskaeren bidetik erasotzen dute ikas baldintza duin batzuen alde borrokatzen eta esplotazioan oinarritzen den sistemarekiko aurkakotasuna adierazten duen ikasleria, langile klasearen konbatibitate zantzuak erreprimituak behar baitira izan, bai mediatikoki zabor “ideologikoa” jaulkita edota baita legalitate burgesaren tresna gure aurka erabilita ere.

Beste behin ere, martxoko mobilizazioen atarian kokatzen garela beldurra sartu nahi diote ikasle mugimenduari, mobilizazio zein greba deialdiak baino hilabeteak zein asteak lehenago atxiloketak burutuz, urtero egin legez. LOMCE-ren aurkako borrokak bere gorengo isla kurtso honetan izatea aurreikusten da, hezkuntza komunitate oso batek erreforma neoliberalen aurkakotasunean berresten dela erakutsi baitu azkeen urteetan, murrizketa estatalak geldiarazteko beharrezkoak diren borrokak piztuaz.

Atxiloketa hauen aurrean, azken urteetan burututako borroketan berresten gara, greba zein bestelako mobilizazioen bitartez egungo sistema kapitalista patriarkalaren hezkuntza zentroekiko aurkakotasuna adieraziz, eta hauen aurrean Euskal Eskola Nazionala aldarrikatuz, herritik eta herriarentzat eraikia izanen den hezkuntza.

Atxilotuen askatasuna galdegiten dugu, euren erabateko absoluzioa eskatzearekin batera. Elkartasun osoa adierazten diogu atxilotuei eta euren familia zein gertukoei, gure laguntza eta elkakidetzarako borondate guztia adieraziz.

Errepresioaren gainetik, ikasle borroka!

[ohar hau idatzi ondoren 3 atxilotuak askatu dituzte eta atxiloketak salatzeko kontzentrazioa deitu da 20:30ean Nabarreria plazan]atxiloketak iruñea kontzentra

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa