Urte berria, baina sistema berbera indarrean; iaz bezala, patriarkatuak emakumeok zapaltzen, erasotzen eta hiltzen jarraitzen du. Azken bi asteotan, baina, 3 eraso matxista oso larri jaso dira, gure herriaren historia beltzena idazten segitzen dutenak. Portugaleten, 92 urteko ama erail zuen haren semeak. Burlatan, 48 urteko emakumea erail du bere bikotekideak, eta gorpua ibaira bota.Valentzian, Sara Majarenas preso politiko donostiarraren 2 urteko alaba laban batez erasotu du haren aitak; azken kasu honetan, ama preso eta dispertsaturik egoteak egoeraren larritasuna areagotzen duela ozen salatu nahi dugu.

Ikasle Abertzaleok eraso hauek gogor gaitzesten ditugu, Sara Majarenasek aske eta alabaren ondoan egon behar duela argi adierazten dugun legez. Indarkeria matxista egungo gizartearen ezaugarri estrukturala da, eta gizarte hau birsortzeko tresna nagusietakoa hezkuntza formala izanik, ezinbestekoa zaigu heziguneetan ere Euskal Herria feminista baten aldeko aldarria lau haizetara zabaltzea. Era berean, gure babesa helarazi nahi diegu erasotuak izan diren emakumeei eta eraildako emakumeen lagun eta senideei. Emakumeon aurkako indarkeriarekin amaitzeko ikasleon lana ezinbestekoa da, eta patriarkatua suntsitzeko borrokan segituko dugun modu berean, eraso ororen aurrean erantzuteko beharra dugu.

Honenbestez, datozen egunetan Euskal Herriko txoko ezberdinetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaltzen diogu ikasleriari.

Erasorik ez erantzunik gabe! Gora borroka feminista!

Hemen deialdiak:

GAUR (asteartea):

  • Donostia >> 19:30etan, Bulebarrean
  • Burlata >> 19:00etan, udaletxean

BIHAR (asteazkena):

  • Zarautz >> 19:00etan, udaletxe aurrean
  • Iruñea >> 20:00etan udal plazan
  • Bilbo >> 19:30etan Arriagan
  • Elorrio >> 19:00etan plazan
  • Hernani >> 19:00etan plaza Berrin
  • Orereta >> 19:00etan Niessen
  • Leitza >> 20:00etan Lopeneko errotondan
  • Altsasu >> 19:00etan Udaletxe aurrean
  • Gasteiz >> 20:00etan Andra Mari zuriaren plazan
  • Oñati >> 18:30etan herriko plazan
  • Oiartzun >> 19:30etan plazan
  • Gernika >> 19:00etan Merkurion
  • Lekeitio >> 19:00etan Eskolapioan
  • Basaburua >>  19:00etan Jauntsaratsen (Oihanzabal eskolan)19:
  • Amurrio >> 18:30etan plazan
  • Ondarroa >> 19:00etan Alamedan

ETZI (osteguna):

  • Ugao >> 19:30etan plazan
  • Durango >> 20:00etan Andra Maritik

 

 

erasorik ez erantzunik gabe

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa