Archive for martxoa, 2017

Lehenik eta behin, zorionak eman nahi dizkiogu atzoko egunez kalera atera ginen Euskal Herriko ikasle orori, guztira 17.000 ikasle inguruk Hego Euskal Herriko kaleak bete genituen amorruz eta aldarrikapenez. Honekin batera, identifikatuak izan ziren ikasle ororen aurkako isun zein bestelako jazarpenekin amaitzeko aldarria egiten dugu. LOMCE zein Heziberri erreformei aurkakotasuna adieraztea genuen helburu Martxoaren 23an, Ikasle Abertzaleok zein ikasle mugimenduko bestelako hainbat eragilek deitua genuen mobilizazio deialdian, hezkuntza ertain, unibertsitate   Read More ...

Etiketak: Info

Ohar labur honen bitartez gaur goizean, asteazkena 16, Gasteizko Kanpusean jasan diren gertakarien inguruko azalpena ematea dugu izpide, baita ikasle mugimenduko kide kaltetuei gure babes osoa adieraztea ere. Gasteizko Kanpuseko letren fakultatean jasan dira gertaerak, goizeko hamaikak aldera hainbat ikaslek letren fakultateko kamerak hautsi ondoren, ikasleak kontrolatuta edukitzeko dauden kamerak, hain zuzen. Ekimena burutu bezain laster ertzaintzaren hainbat dispositibo hurbildu dira letren fakultatera, eta dekanotzaren abisuaren ondotik fakultate barrura sartu   Read More ...

Etiketak: Info

1.SARIA: 007141 2.SARIA: 016923 3.SARIA: 006813 ZORIONAK IRABAZLEEI! Zure zenbakia saritua izan bada komunikazioa@ikasleabertzaleak.org-ekin harremanetan jarri.

Etiketak: Info

1857ko martxoaren 8an New Yorkeko polizia mobilizazio batean parte hartzen ari ziren emakumeen aurka oldartu zen; ehungintzako fabrika bateko langileak ziren, guztiz feminizatutako sektorea, pairatzen zuten esplotazioaren aurka (12 ordu baino gehiagoko lanegunak, soldata miserableak‚Ķ) eta bizi baldintza duinen alde kalera atera zirenak. 1908ko martxoan, 15.000 emakume langilek berriz hartu zituzten New Yorkeko kaleak, aldarri berdintsuen baitan. Hurrengo urtean, martxoan berriro ere, 140 emakume baino gehiago erail zituzten euren lantokian   Read More ...

Etiketak: Info

Ikasle Sindikatuak grebara deitu du Espainiar Estatuko ikasleria Martxoaren 9rako, berriz ere LOMCE eta errebaliden aurkako aldarriak erabiliz Euskal Herriko ikasleria manipulatu, nahastu eta engainatzeko. Ikasle Ekintza eta Eraldatuk ere deialdiarekin bat egin duten arren, grebaren deitzaile nagusia eta ildo politikoa markatuko duena Ikasle Sindikatua izango da. Azken hori aspaldiko mamu ezaguna dugu Euskal Herrian, Ikasle Mugimenduan antolaturik ez dagoen sindikatua delarik, hezigune gehienetan existitu ere egiten ez dena. Momentu   Read More ...

Etiketak: Info

Urteak dira ikasleok kalera ateratzen garela sistema zapaltzaile honi hortzak erakutsiz eta hezkuntza eredu berri baten eraikuntzaren aldeko aldarriaz eztarriak urratuz. Desjabetuok, ezer galtzerik ez dugunok, urtero erakutsi dugu dena emateko prest gaudela sistema hau apurtzeko eta etorkizun berria eraikitzeko. Argi eta maiz adierazi dugu sistema kapitalista honen baitako hezkuntza ereduak miseriara kondenatzen duela langile klasea, hezkuntzaren bidez zapalkuntza sistemak beharrezkoa duen esku-lana egituratuz. Sistemak bere biziraupenerako hamaika mekanismo ditu   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa